martes, 31 de marzo de 2020

ARRASATEKO ERRADIKALAK - 1934 - REPUBLICANOS RADICALES DE MONDRAGÓN


Arrasateko errepublika zale erradikalek garrantzi izan zuten gerra aurreko giro politikoan. Herriko alkatetza euren eskuetan zegoen, Luis Martinez de Ubagoren pertsonarengan, eta Lerrouxen teoriekin lerrotuta proselitismoa egin zuten Arrasaten afiliatuen kopurua handitzeko asmoz. 

Argazkian zortzi erradikal ageri dira, zuzendaritza batzordea berriztatzeko 1934ko urtarrilaren 20an egindako bileraren ostean. Bilera hartan karguak honela geratu ziren: presidentea, Jose Diez Fumero; lehendakari ordea, Sandalio Hevia; idazkaria, Kruz Madinabeitia, diruzaina, Jose Martinez de Ubago; bokalak, Alberto Zaitegi, Timoteo Mendizabal, Luis Martinez de Ubago, Frantzisko Oregi eta Patrizio Etxebarria. 

Eta argazkian ageri diren zortzietatik lau ezagutu ditut argazkian; hain zuzen eserita daudenak, ezkerretik: Kruz Madinabeitia, Jose Diez, Jose Martinez de Ubago eta bere anaia Luis, herriko haginlari eta orduko alkatea.
 

ARGAZKIA: MARI JOSE MARTINEZ DE UBAGO
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El grupo de republicanos radicales de Mondragón tuvo su nivel de importancia en el entramado político anterior a la última guerra. Con Luis Martinez de Ubago llegaron a la alcaldía, y los seguidores lerrouxianos se empeñaron en la búsqueda de nuevas afiliaciones, por lo que en repetidas ocasiones renovaron la junta directiva del colectivo.

La foto está tomada, precisamente el 20 de enero de 1934, día en que renovaron los cargos directivos, que quedaron de la siguiente manera: presidente, José Diez Fumero; vicepresidente, Sandalio Hevia; secretario, Cruz Madinabeitia, tesorero, José Martinez de Ubago; vocales, Alberto Zaitegi, Timoteo Mendizabal, Luis Martinez de Ubago, Francisco Oregi y Patricio Etxebarria.

De los ocho que aparecen en la fotografía he identificado a cuatro, los sentados, de izquierda a derecha: Cruz Madinabeitia, José Díez, José Martínez de Ubago, y su hermano Luis, dentista y entonces alcalde.


No hay comentarios:

Publicar un comentario