apirila 28, 2020

BI "MONDRAGONES" - DOS "MONDRAGONES"

Hemeroteketan zeharreko nire ibilaldi batean albiste bitxi batekin egin nuen topo kiroletako sailean. Egun berdinean, 1935eko urtarrilaren 28an, frontoi desberdinetan, bi "Mondragonés" aritu ziren pilotan. Eta kronikak zioenez, biak bikain aritu ziren euren partiduetan. Bata Juan Bautista Azkarate Egaña zen, 1891an jaioa; beraz, 44 urte egin behar zituen eta bere kirol ibilaldiaren azken unetan zegoen...

Baina zein zen gaitzizen berdineko bestea? Egunkariko albisteak gaitzizena bakarrik erabiltzen zuen. Bigarren "Mondragonés" hark erremontean jokatzen zuen. Eta artxibora jo nuen datu gehiagoren bila.

Juan Bautista Azkarate
Zezilio Altuna Sagasta













Zezilio Altuna Sagasta Arrasaten jaio zen, 1914ko azaroaren 22an, eta sendiaren izenordearekin ezagutzen zen gehien bat: "Txaparro". Herriko frontoian - Zaldibarren- ekin zion pilotan jolasteari, eskuz, Mondragonés handiaren ondoan, baina laster erremontea aukeratu zuen eta 1934an Donostiako Moderno frontoian debutatu zuen profesional moduan. Oso hastapen itxaropentsu eta kritika ezin hobeagorekin ekin bazion karrerari, garaiko bizimoduaren laztasunak aurki atera zuen kantxetatik eta Ergobian jarri zuen bere etxea, pilotari agur esanez.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En una de mis incursiones de hemeroteca encontré en la sección de deporte, que en un mismo día - 28 de enero de 1935- habían jugado sendos partidos en diferentes frontones dos "Mondragonés" Y por lo que decían las crónicas, los dos pelotaris habían estado fenomenal. 

De uno de ellos - el campeonísimo Juan Bautista Azkarate- he escrito algunas otras veces, y es conocido para la mayoría; pero del segundo tenía poca información, por lo que ahondé un poquito en la investigación. Y así supe que se trataba de Cecilio Altuna Sagasta, nacido el 22 de noviembre de 1914 en Mondragón, en donde se le conocía con el apodo familiar de "Txaparro"  Comenzó a jugar a  mano en el frontón de la villa, Zaldibar, al arrimo del gran Juan Bautista, pero enseguida pasó a la especialidad del remonte. Y para perfeccionar tuvo que desplazarse a Donostia, donde debutó como profesional, con el sobrenombre de "Mondragonés" en 1934 en el frontón Moderno. Fueron unos comienzos espectaculares con la crítica volcada a su favor. Pero los tiempos eran duros  se ganaba poco dinero y había que ganarse la vida de otra forma, de tal manera que abandonó la pelota profesional y se estableció en Ergobia.

Juan Bautista Azkarate "Mondragones"-i buruz gehiago / Más sobre Juan Bautista Azkarate "Mondragonés"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina