martxoa 05, 2024

JESUS URKIA "SEBITAS"

Iturripe zaharra. 1953-54 denboraldia
Moreno, Guridi "Ziriles", Alberdi, Berezibat "Txaparro", Egidazu "Kurri", Urkia "Sebitas"
Arriaran, Zeziaga (Im) Divino I, Arregi (L), Zeziaga (Im) Divino II, Aranburu "Fertxu", Arregi (E)
Jesus Urkia "Sebitas"

Juventud Deportiva Mondragón, 1953-54 denboraldia. Oso txapelketa ona egin zuen Arrasateko futbol taldeak. Hirugarren mailan ari zen eta jokalari onak zituen, bere arerioak Huesca, Burgos, Indautxu, Numancia eta gisa horretakoak zirelarik. Azkenean laugarrena izan zen, Sestao, Huesca eta Arenasen atzean.

Mondra hartan bazen jokalari bat, Jesus Urkia “Sebitas” atezain atxabaltarra, bigarren mailako Alaves taldeak utzita sarrailagileekin aritu zena. Oso denboraldi bikaina egin zuen Sebitasek. Hori dela eta, Alavesak bere talderako berreskuratu zuen 1954-55 denboraldirako, babazorrroak lehen mailan zeudela. Mondrako kide ohiak ez zuen urte hartan partidurik jokatu,  titularra Javier Berasaluze baitzeukan, urtebete geroago Real Madridek eramango zuen debatarra. Baina 1955-56 denboraldian lehen mailako bere debuta egin zuen atxabaltarrak, Metropolitano futbol zelaian, Atletico Madriden kontra. Gasteiztarrek 8-1 galdu zuten. Sebitasek penalty bat geratu zuen.

“Sebitas”ek bigarren mailan segitu zuen Alavesen 1959-60 denboraldira arte. Eta Juventud Deportiva Mondragonera itzuli zen 1963-64ko liga txapelketarako.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Juventud Deportiva Mondragón, temporada 1953-54. El equipo cerrajero realizó un muy buen torneo. Jugaba en tercera división y tenía buenos jugadores, siendo sus rivales equipos como Huesca, Burgos, Indautxu, Numancia etc. Al final quedó cuarto, por detrás de Sestao, Huesca y Arenas.

Hubo un jugador en aquel Mondra que sobresalió de manera especial, Se trataba del atxabaltarra  Jesús Urkia "Sebitas", que cedido por el Alavés de segunda división militó aquella temporada con los cerrajeros. Sebitas hizo un gran campeonato. Por ello, el Alaves lo volvió a incorporar a su equipo para la temporada 1954-55, cuando los babazorros competían en primera división. El ex portero del Mondra no jugó ningún partido ese año, siendo titular como era el gran Javier Berasaluze, jugador que un año más tarde sería fichado por el Real Madrid. Pero en la temporada 1955-56 debutó en primera división, en el campo de fútbol del Metropolitano, ante el Atlético de Madrid. Los gasteiztarras perdieron por 8-1. Sebitas paró un penalti.

"Sebitas" continuó con el Alavés en la segunda división hasta la temporada 1959-60. Y volvió a la Juventud Deportiva Mondragón para el campeonato de Liga 1963-64.

GEHIAGO ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ / MÁS SOBRE EL FUTBOL EN MONDRAGON


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina