iraila 02, 2025

IZTUETA ETA ARRASATE

 

Juan Ignazio Iztueta dantzari, idazle eta historialari gipuzkoarraren margo bat dakart gaur txoko honetara. Oso modu arinean erlaziona dezaket Iztueta eta Arrasate, baina bada une bat, interesgarria gertatu zena eta hartatik abuztuan  ehun eta laurogei urte bete zirelako, hona hemen zergatia. 

1845eko abuztuan Espainiako Isabel II erreginak Arrasaten eman zuen astebete, Santa Agedako urak hartzen. Ospakizunen artean, izan zen bat, ondorio politikoak utzi zituena. Horrezaz "Hots begi danbolinak" blogean aritu naiz. Abuztuaren 17an herriko plazan dantzatu zen "Brokel Dantza"rako dantzariak Iztuetaren aginduetara ibili ziren. Arrasatearrak izango al ziren dantzariak?.

Iztueta ez zen Arrasatera agertu ahal izan, gaixorik baitzegoen. Eta biharamunean hil bazen ere, garaiz heldu zitzaizkion bere mutilen emanaldiari buruz. Jon Etxaideren "Amasei seme Euskalerriko" liburuan irakurtzen da, Iztuetari buruz:

“Iztuetak irurogeita emezortzi urte zitularik, Españako Erregin ama-alabak Santa Agedako ur-etxera etorririk ziran. Iztuetak berak prestatu zun aien aurrean omenaldi antzo dantzatu bear zun taldea. Etzun ordea dantzariari laguntzerik izan eguna eldu zanean, gaixo erori baitzan artean. Iztueta iltzer zegoen, baiñan il aurretik dantzarien albisteak eldu zitzaizkion eta Zaldibiko dantzari paregabeak pozez beterik esan zion alboan zeukan apaizari: “Ondo gera; mutillen berri onak ditugu” Zaldibin eman zun azken arnasa, 1845eko dagonillaren 18an” 


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy traigo a este rincón un cuadro donde se nos muestra al extraordinario dantzari, escritor e historiador guipuzcoano Juan Ignazio Iztueta, pintado por Antonio Valverde “Ayalde”. Relacionar Iztueta y Mondragón sólo lo puedo hacer de una manera muy ligera, pero hay un momento interesante que sucedió en agosto de 1845 y al haberse cumplido ciento ochenta años de aquello, quiero darlo a conocer.

En agosto de 1845, la reina Isabel II de España pasó una semana en Mondragón, tomando las aguas en el balneario de Santa Ageda. Entre las celebraciones programadas por la visita hubo una que dejó consecuencias políticas. Ya lo he dado a conocer en el blog "Hots begi danbolinak". Aquel día, 17 de agosto, dantzaris preparados especialmente por Iztueta ejecutaron en la plaza mondragonesa el “Brokel Dantza”. ¿Eran los dantzaris mondragoneses?

Iztueta no pudo presentarse en Arrasate por encontrarse enfermo. Y aunque murió al día siguiente, le comunicaron a tiempo el éxito en la actuación de sus muchachos. En el libro de Jon Etxaide "Amasei seme Euskalerriko" leemos, traducido al español,  a propósito de Iztueta:

"Cuando Iztueta tenía ochenta y ocho años,  la Reina de España y su madre acudieron al balneario de aguas de Santa Águeda. El propio Iztueta había preparado el grupo que bailaría ante ellas como homenaje. Sin embargo, no pudo acompañar a los dantzaris cuando llegó el día, pues había enfermado. Iztueta estaba a punto de morir, pero antes le llegaron noticias dela actuación y el incomparable bailarín de Zaldibia dijo con alegría al sacerdote que se encontraba a su lado: «Estamos bien; tenemos buenas noticias de los chicos». Murió en Zaldibia el 18 de agosto de 1845"


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina