azaroa 11, 2025

GESALIBARKO DOHATSUA - EL BEATO DE GESALIBAR

 


Gesalibartarrek ongi ezagutuko dute argazkiko pertsonaiaren historia. Orokorreko ezagutzarako, hona hemen datu batzuk:

Jose Maria Bengoa Aranguren  1890ean jaio zen Gesalibarren, eta 1908an pasionista fraidea izateko botoak egin zituen, Juan Pedro San Antonio izena hartuz. 1916an apaiz izendatu zuten Txikagon.  Cubara bidali zuten baina handik Mexikora joan zen 1921ean. Eta Ameriketatik penintsulara igorri zuen ordenak 1923an, Zaragozara, lehenik, eta Ciudad Realeko Daimielera gero. 1936ko altxamenduan miliziek atxilotu eta fusilatu egin zuten. 1989ko urriaren 1ean Juan Pablo II.ak dohatsu izendatu zuen.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los vecinos de Gesalibar conocerán bien la historia del personaje de la foto. Para conocimiento general, la resumo a continuación.

José María Bengoa Aranguren nació en 1890 en Gesalibar y en 1908 profesó como fraile pasionista, adoptando el nombre de Juan Pedro San Antonio. Fue ordenado sacerdote en Chicago en 1916. Fue enviado a Cuba, pero de allí pasó a México en 1921. Desde América, la orden lo envió a la península ibérica en 1923, primero a Zaragoza y luego a Daimiel, en Ciudad Real. Fue arrestado y fusilado por la milicia durante el levantamiento de 1936. Fue beatificado el 1 de octubre de 1989 por Juan Pablo II.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina