Arabako hiriburuko aldizkari batean agertutako iragarkiak irabazi dit arreta eta duela ehun urteko autobusak Gasteiztik noiz isisten ziren eta zenbat kostatzen zen jakiteko interesgarria iruditu zaidanez, txoko honetara ekarri dut.
Ekainaren 15etik -gaur ehun urte- sartzen zen indarrean ordutegia eta beherantzeko zein gorantzeko autobusetarako zehazten ziren bidaiaren baldintzak.
Gasteiztik Arrasatera jaisteak ordubete eta hogeitabi minutu eramaten zituen. Arrasatetik Gasteizera igotzeak, berriz, eta diferentzia txikitxoa den arren, deigarria da minutu bat gutxiago hartzen zuela, kalkulu okerra suposatzen dudana.
Gogoan hartu behar da autobuseko garraioak lehiakide zuela trenekoa. Bi garragailuren arteko norgehiagoketa ez zen arina izango, 1967ko abenduaren 31 madarikatura arte, trena hil zutenean, errepide bidezko garraioaren alde.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Me llamó la atención el
anuncio de 1926 aparecido en una revista de la capital alavesa, que daba a conocer el plan de viaje en los autobuses que hacían la línea entre Vitoria y
Eibar hace cien años. Por ello es que lo he traído a este rincón,
El horario entró en vigor el 15 de junio de 1926 - hoy hace cien años- y se puede apreciar en la tabla las condiciones del viaje tanto para los autobuses descendentes como para los ascendentes a la capital alavesa.
El viaje desde Vitoria-Gasteiz hasta Mondragón llevaba una hora y veintidós minutos. Llama la atención, sin embargo, que la subida de la villa cerrajera a Vitoria-Gasteiz, y aunque la diferencia fuera pequeña, se hiciera en un minuto menos. Supongo error en el cálculo.
Cabe recordar que el
transporte por autobús ya competía con el tren. La rivalidad entre ambos sistemas
de viaje iba a resultar interesante, hasta el nefasto 31 de diciembre de 1967, fecha en que mataron al tren, en favor del transporte por carretera.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina