martxoa 22, 2012

MATEMATIKA ETA TXANPINOIAK // MATEMATICAS Y CHAMPIÑONES




Ni ere, hamaika urterekin hasi nintzen Martin Calvoren eskoletan, gaurko Kulturaten. Calvo oso izaera gogorrekoa zen, serioa. Baina oso pertsona ona genuen eta irakasle bezala ospe handikoa zen. Matematikak oso ongi erakusten zituen.  Behar zuenean, ordea, bazekien zigorrak jartzen ere, eta batzuetan baita Singer josteko makinaren uhalarekin ipurdian jo ere, gure burua bere hankatartean zeukan bitartean.

Beste maisu bat  Sokrates Portillo genuen eta Eskoriatzan bizi zen. Ferixal lekura bidaltzen gintuen abereen satsaren bila. Poltsatxo batean ekartzen genuen, eskolako sotoan zeukan txanpinoitegian barreiatzeko. Gero txanpinoiak saldu egiten zituen.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE


Yo también anduve en la escuela de Martín Calvo, en el actual Kulturate. Calvo era de carácter fuerte, serio. Pero buena persona, y de elevada fama como profesor. Las matemáticas explicaba como nadie. Pero cuando era necesario sabía sacar su mal genio y en ocasiones, ayudado con una correa de máquina de coser Singer, nos zurraba en el culo, con nuestra cabeza entre sus piernas.

Otro maestro era Sócrates Portillo que vivía en Eskoriatza. Nos hacía ir al Ferial, a por excrementos de animales, que traíamos en una bolsita, para que él los desperdigara en el champiñonal que tenía en el sótano de la escuela. Luego vendía los champiñones.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina