jueves, 13 de diciembre de 2012

IÑAXIO KORTABARRIA TXAPELDUNA


Santamañako Egipe elkartearen presidentea nintzen 1982an –“bai, ala bai”- eta garai hartan Erreala genuen jaun eta jabe ligako futbolean. Bi denboralditan, 1980-81 eta 1981-82, txapeldun gertatu zen. Talde zoragarri haren izar dirdiratsuenetakoa Iñaxio Kortabarria arrasatearra genuen, ekipoko kapitaina. Eta otu zitzaion omenezko keinu bat eduki behar genuela berarekin. Eta, badakizue, metodorik onena afari bat antolatzea izaten da. Halaxe egin genuen 1982ko uztailaren iluntze batean.

Hementxe naukazue, Kortabarriari plakatxo bat eskaintzen ari.  Bera pozik eta gu ere bai. Ezkerretik agertzen diren lagunak, Manuel Zubizarreta “Tanpoko”, Joxe Kortabarria eta Juanikotxo Mendizabal.

Harrez geroztik, Erreala ez da lehengoa izan.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI


En 1982 era yo presidente –“porque sí”- de la Sociedad Egipe de Santamaña. En aquella época la Real estaba que se salía en la clasificación. Resultó campeón de las ligas de 1980-81 y 1981-82. En aquel extraordinario equipo brillaba con luz especial su capitán y mondragonés Iñaxio Kortabarria. Y se nos ocurrió que le teníamos que realizar un pequeño homenaje. Ya sabéis que en estos casos lo mejor suele ser organizar una cena. Y así lo hicimos, en un anochecer de julio de 1982.

Aquí me tenéis, ofreciéndole a Kortabarria una placa como recuerdo. Él contento, y nosotros también. Los otros compañeros de la foto, por la izquierda, Manuel Zubizarreta “Tanpoko”, Joxe Kortabarria y Juanikotxo Mendizabal

Desde entonces, la Real no ha sido lo que fué.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada