martes, 12 de febrero de 2013

KARNABALEKO MARTITZENA, DUELA 55 URTE!!!



Ausartak baginen, ezta? Konturatu al zarete zer nolako elurtea egin zuen Karnabaleko Martitzen hartan? Urtea? Atera kontua: zortzi bat urte izango nituen. Ezagutu al nauzue? Eta beste laguntxoak? Zorroztu begiak eta irudimena… Eta non gaude?

Bai, 1958 izango zen. Garbi dago negu gogorra izan zela. Zigarrolan bizi nintzen, Aldekoa baserriaren ondoko etxeetan, gaurko Meneta tabernaren gainean. Ni ezkerrekoa naukazue, noski, eta auzokoak nituen nirekin dauden biak. Ez al dituzue oraindik antzeman? Eskuinekoa… Marisa Etxebarria da! Eta erdikoa bere anaia Joxe Ramon.

Mondrautar zaharrek zioten bezala, “kukumarruz” jantzita gaude,  Karnabaleko Astearte arratsaldean. Fijatu al zarete Aldekoa baserriko kartelean jartzen duenaz? “Atención. Zona escolar”. Halaxe da, Maria Urbana Juldain genuen maistra eta Marisa eta biok gela berdinean genbiltzan.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

Ya eramos valientes ¿no os parece? Mirad, mirad la cantidad de nieve que cayó aquel Martes de Carnaval de hace… ¿Cuantos años? A calcular: yo tendría unos ocho años. ¿Me reconocéis? ¿Y a los amiguitos que están conmigo? Abrid los ojos y fijaros bien.  

Sí, creo que sería 1958. Está claro que fue un invierno duro. Vivía en Zigarrola, justo frente al caserío Aldekoa, encima de lo que hoy es el bar Meneta. Yo, ¡claro que sí! soy la de la izquierda y los que me acompañan eran mis vecinos. ¿No habéis caído aún de quiénes se trata? La de la derecha es… ¡Marisa Etxebarria! Y el del medio su hermano Joxe Ramón.


Aquella tarde de Martes de Carnaval estábamos vestidos - como dirían los viejos mondragoneses- de “kukumarru” Habéis leido el cartel que aparece en el caserío Aldekoa: “Atención. Zona escolar” Efectivamente, a escasos metros estaba la escuela a la que asistíamos. Nuestra maestra era María Urbana Juldain. Marisa y yo eramos compañeras de clase.

2 comentarios: