jueves, 7 de febrero de 2013

MAALAKO BIDE GURUTZEA

Bai, gure herriak itxura aldatu du sakon, nahiz eta oraindik zenbait zehazkizunetan ezagutu dezakegun. Gurekin gertatzen den moduan.

Hor daukagu, zer eta Maalako gurutze bidea! Nondik aterata? Aldayko kanposantuko aldapatik, jakina. Argazkia ez da hain zaharra, Seat-600 automobil bat ikusten baita ezker aldean. Biatoristen ikastetxea eginda zegoen; beraz, hirugoietako hondarretan atera zen argazkia.

Biteri eskolak –Escuelas Graduadas de Garibay- zutik zeuden. Baita ere herriak Garibayri eskainitako monumentua. Artean arte obrak lasai egon zitezkeen, esku beltzen bat gauez etorriko ote zitzaion, zertarako eta zeharo erauzteko. Hain zuzen ere, inork ez du inoiz esan behar zer egin zuten monumentuarekin? Inpunitatea!

Kartelaren arabera, eskuin aldera jo behar zuten turismoek aparkatzea libre zeukaten. Joan hadi orain!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY
 
Sí, nuestro pueblo ha cambiado profundamente de fisonomía, aunque en la foto podamos reconocerle en algunas de sus antiguas características. Como sucede con nosotros mismos.
 
Ahí está, ¡el cruce de Maala! ¿Desde dónde se fotografió? Por supuesto, desde la subida al cementerio de Alday. La foto no es tan antigua, ya que a la izquierda se observa un Seat-600 . El Colegio de los viatoristas está hecho. Por lo tanto estamos a fines de los sesenta.

Las escuelas Viteri –Escuelas Graduadas de Garibay- están de pie. Igualmente, el monumento erigido por el pueblo mondragonés en memoria de Garibay. Eran épocas en que las obras de arte podían dormir tranquilas, sin temer que una mano negra se acercara de noche y las hiciera desaparecer para siempre. Por cierto, ¿nadie va a decir nunca qué hicieron con el monumento? ¡Impunidad!

A tenor de lo que dice el cartel de tráfico, los vehículos aún podían aparcar. Eso sí que ha cambiado, ¿verdad?

No hay comentarios:

Publicar un comentario