martes, 17 de diciembre de 2013

TIPLE ETA ELIZ MUTILAK // TIPLES Y MONAGUILLOS



Zin egiten dut, ez dudala lehen begiradan nire burua ezagutu argazki honetan. Hain aldatuta nagoen! Begira: ezkerreko eliz mutila eta tiplearen artean agertzen den haurtxo serioa naiz, argazkilariari arreta osoz begiratzen diona. Argitzearen aldera: eliz mutila Javier Carrillo da eta tiplea Gonzalez “Txoko” – azken hori, bai alaia! - eta  erretratoa 1955ekoa dela uste dut.

Zer arraiotan ari ginen? Oroimenak Gurea zinera narama, baina ez nago oso ziur. Frantziskotarrak itzuli berriak ziren Arrasatera -1954an- eta Aita Serafin Abaituaren zuzendaritzapean tiple moduan ari ginen San Frantziskon. Gurea zineman eskainitako emanaldiren batean ari garelakoan nago –zarzuela ote?- eta gainerakoetatik berezitu ditudan bakarrak Angel Barandiaran –lehen lerroko beste tiplea- eta Larrañaga “Pitxitxi” eskuineko eliz-mutila.  

Mundiala, hi! 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE 

Juro que en la primera pasada no me he reconocido en esta foto. ¡Vaya cambio! A ver: soy el niño serio que se encuentra justo detrás del monaguillo de la izquierda y el tiple sonriente. Y por aclarar: el monaguillo es Javier Carrillo y el de la sonrisa Gonzalez “Txoko”. La foto puede ser de 1955.

¿En qué demontres andábamos? Mis recuerdos me llevan al Cine Gurea, aunque no estoy muy seguro, Los franciscanos habían vuelto a Mondragón en 1954 y bajo la batuta del Padre Serafín Abaitua cantábamos como tiples en el coro de San Francisco. Me da que estamos en un acontecimiento musical en el Gurea – seguramente alguna zarzuela- y del resto los únicos que distingo son Angel Barandiarán –  el otro tiple de primera fila- y el monaguillo de la derecha, Larrañaga “Pitxitxi”

¡Impresionante!

1 comentario:

  1. Aclaración.-
    Por lo que se nos ha comunicado, parece ser que los jóvenes personajes de la foto pertenecían en su totalidad a las Escuelas de Viteri. Por tanto, puede ser que fuera por esa razón que aparecen en la representación y no por pertenecer al coro del Padre Serafín Abaitua, ya que alguno de ellos cantaba en el coro parroquial.

    ResponderEliminar