martes, 31 de diciembre de 2013

GABON ZAHARRA, 1952 // NOCHE VIEJA, 1952



Zuetariko askok gogoratuko duen bezala, 50. hamarkadan ohitura zegoen Gabon Zaharreko arratsaldean desfilea edo "kabalgata" egitea, beti Ekintza katolikoaren antolakuntzaz eta “Union Cerrajera”ren laguntza eta finantzakemenduaz.. 

Argazki honetan  ikusten denez, artean 1953 jaio gabe zegoen. Han goian, kajoi batean gordeta zeukaten. Eta eskaileretan  Maitagarriak, oso politak, eta erdian nanotxoak ageri gara. Izenak?  Hor zalantzak dauzkat.  Nik badakit nire arrebaren koadrilakoak zirela eta adibidez, ezkerreko behe aldekoa Ormaetxea da. Eskumako goi aldean, berriz, Etxebarria dela uste dut. Besteen aurpegiak ezagunak ditut baina …  

Nanotxoak, berriz: goikoa nire auzokoa zen, Juan Jose Etxeberria, orain Aretxabaletan bizi dena; edo hori uste dut, behintzat . Erdikoa - hau bai ziur!- Begoña Markaide; eta behekoa, ni. 

Ikusiko duzuen bezala nire ondoan bi farol handiak daude eta gogoratzen dut, prozesio hartan mareatuta bukatu nintzela,  argazkiren erruz, oso fuerte zeudelako.

Urte berri on! 



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: EUGENIO ETXEBESTE



Como muchos de vosotros recordará, en la década de los cincuenta del pasado siglo era costumbre salir la última noche del año una cabalgata, con una carroza alegórica organizada por Acción Católica y financiada por Unión Cerrajera. 

Como podemos observar en esta foto, 1953 no había nacido. Nos esperaba guardado en el cajón. Y en las escaleras están las Hadas, preciosas, y en el medio los enanitos. Tengo dudas sobre las identidades. Sé que eran de la cuadrilla de mi hermana y, por ejemplo, la de la izquierda inferior es Ormaetxea. La de la derecha superior, creo que Etxebarria. Y para de contar. 

Por lo que respecta a los pequeñines, el de arriba se trata de Juan José Etxebarria, de mi barrio y que me parece vive en Aretxabaleta. La del medio, ¡seguro! Begoña Markaide. Y el tercero, también con total seguridad, soy yo. 

A mi vera habían colocado dos hermosos faroles y recuerdo que al acabar la cabalgata estaba medio mareado por el efecto de la fuerte  luz.

¡Feliz Año 2014! 

martes, 24 de diciembre de 2013

GABON ARRATSALDEA, 1964an



Gaurkoaren moduko egun batean egin zen argazki hau, 1964an. Eskaintzen dizkiguten mezuak garbi daude, ezta? Ariketa ederra da erretratuko protagonistak identifikatzea. Ia ausartzen zaren!

Gure kolektiboko adinkide batzuk ere ageri dira, nahiz eta gehienak gaztetxoagoak ditugun. Baina ziur nago denak itzuliko liratekeela 2013ko Gabon egun honetan herriko plazara kameraren aurrean jartzera, antzerako kartelekin. Izan ere, aldarrikatzen dituzten baloreek ez dute iraungitze-datarik.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto está sacada en tal día como hoy, en el ya lejano 1964. Los mensajes que nos transmiten están claros ¿no? Es un buen ejercicio tratar de identificar a los protagonistas. ¡Anímate!

Aunque aparecen algunos compañeros de nuestra edad (e incluso mayores) la mayoría es más jóven. Pero estoy seguro de que todos volverían gustosos en este día de 2013 a la plaza para ponerse delante de la cámara con carteles semejantes. Es que los valores que reivindican no tienen caducidad.

martes, 17 de diciembre de 2013

TIPLE ETA ELIZ MUTILAK // TIPLES Y MONAGUILLOS



Zin egiten dut, ez dudala lehen begiradan nire burua ezagutu argazki honetan. Hain aldatuta nagoen! Begira: ezkerreko eliz mutila eta tiplearen artean agertzen den haurtxo serioa naiz, argazkilariari arreta osoz begiratzen diona. Argitzearen aldera: eliz mutila Javier Carrillo da eta tiplea Gonzalez “Txoko” – azken hori, bai alaia! - eta  erretratoa 1955ekoa dela uste dut.

Zer arraiotan ari ginen? Oroimenak Gurea zinera narama, baina ez nago oso ziur. Frantziskotarrak itzuli berriak ziren Arrasatera -1954an- eta Aita Serafin Abaituaren zuzendaritzapean tiple moduan ari ginen San Frantziskon. Gurea zineman eskainitako emanaldiren batean ari garelakoan nago –zarzuela ote?- eta gainerakoetatik berezitu ditudan bakarrak Angel Barandiaran –lehen lerroko beste tiplea- eta Larrañaga “Pitxitxi” eskuineko eliz-mutila.  

Mundiala, hi! 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE 

Juro que en la primera pasada no me he reconocido en esta foto. ¡Vaya cambio! A ver: soy el niño serio que se encuentra justo detrás del monaguillo de la izquierda y el tiple sonriente. Y por aclarar: el monaguillo es Javier Carrillo y el de la sonrisa Gonzalez “Txoko”. La foto puede ser de 1955.

¿En qué demontres andábamos? Mis recuerdos me llevan al Cine Gurea, aunque no estoy muy seguro, Los franciscanos habían vuelto a Mondragón en 1954 y bajo la batuta del Padre Serafín Abaitua cantábamos como tiples en el coro de San Francisco. Me da que estamos en un acontecimiento musical en el Gurea – seguramente alguna zarzuela- y del resto los únicos que distingo son Angel Barandiarán –  el otro tiple de primera fila- y el monaguillo de la derecha, Larrañaga “Pitxitxi”

¡Impresionante!

martes, 10 de diciembre de 2013

LARRUN MENDIAN / EN EL MONTE LARRUN


Larrun mendiko tontorrean gaude, Bar España zeritzanean. Harrapazak! Hain justu, Ipar Euskal Herrian errefuxiatuta bizi ziren arrasatearrak ikusteko igo ginen haraino herritik joandako lagun mordo hori. Taberna hartaraino hurbiltzen ziren bestaldetik, Francoren esku beltz luzeak eraginda ihes egin behar izan zutenak.

Oso oker ez banago, 1962 urtea zen.. Ageri garenon artean, okina, iraola, zaitegi, barrutia, arana, etxebeste, jauregi eta abar luze sendien kideak ikusten ditugu. Ez genituen ahazten, ez alajaina, gugandik urrun bizi zirenak!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI



Estamos en el monte Larrun, en el bar España. ¡Toma ya! Precisamente, toda esa cuadrilla habíamos subido hasta allá para encontranos con mondragoneses que estaban viviendo como refugiados en Euskal Herria norte. Hasta aquel lugar lleagaban, por el otro lado, quienes escapando de las garras del dictador Franco habían tenido que abandonar  Mondragón.


Calculo que era el año 1962. Y entre los que aparecemos en la foto distingo a los okina, iraola, zaitegi, barrutia, arana, etxebeste, jauregi … ¡No nos olvidábamos, ni mucho menos, de quienes vivían alejados del pueblo!


martes, 3 de diciembre de 2013

EUSKARA BATZOKIAN, 1930ean



Euskararen Eguna dugu gaur, Frantzisko Xabier Donearen jaia ospatzen dugun batera. Eta gure hizkuntzak aldeko denetariko keinuak behar dituela gogoraraziz, atzera jo dut argazkien bilduman eta gure gurasoen denboretara iritsi naiz. Eta hona hemen aurkitu dudana: 1930ko erretratoa da, Arrasateko Batzokiko dantzariekin, ume eta gazteak. Gaurko honekin omenaldi txiki bat egin nahi diet ume hauei eta beren gurasoei – gure aiton-amonei, euskarazko heziketa baten aldeko apustua egin zuten-eta.

Oker ez banago Txanboren lorategian dago aterata argazkia. Ezkerrean Luzio Markaide dago, musika eta dantza irakaslea. Beste nagusiak ez ditut identifikatu; ziurrenik, zuetarikoren batek egin litzake. Batzokian euskaraz hezi zituzten gazte haiek eta urte batzuk geroago neska-mutiko haiek guri transmititu ziguten, eragozpen guztien kontra, hizkuntza zaharra. Katearen maila berria jarrita zegoen.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



Hoy es el Día del Euskara, coincidiendo, no casualmente, con la festividad de San Francisco Xabier. Y recordando que nuestra lengua necesita todo tipo de cuidados, ayudas y gestos de apoyo, he ido hacia atrás en el álbum de recuerdos y me he encontrado con esta foto de la epoca de nuestros padres. Es un pequeño homenaje a ellos y a sus respectivos progenitores – nuestros abuelos/as- que apostaron por la educación en euskera.

Se trata de los niños y niñas dantzaris del Batzoki de Mondragón, en 1930. Si no me equivoco, están en el jardín de Txambo. Aparece a la izquierda de la foto Lucio Markaide, profesor de música. A los otros mayores no he identificado. Seguro que alguno de vosotros lo hace. A la sombra del Batzoki surgió la primera ikastola mondragonesa. Aquellos jóvenes alumnos supieron transmitirnos posteriormente, y aun las dificultades,  sus conocimientos del idioma. La cadena ganaba un nuevo eslabón.