martes, 2 de septiembre de 2014

NIRE ARREBAREKIN // CON MI HERMANA



Nire arrebarekin nago, ikusi ahal izan duzuenez. Sola etxaldean bizi ginen – San Juan auzoa, beste modu batez esanda- eta argazkiko egunean dotore asko jantzi gintuen amak. Lasok atera zigun erretratoa, noski, etxe ondoan baitzeukan hark argazki-denda. Zazpi bat urte edukiko nituen nik orduan, 1956an. Denbora luzea eman da, ezta? Baina kontraesana irudi daitekeen arren, niri ziztu bizian joan zait. 

Nork esango zidan niri, handik 58 urtera nire oroitzapenak publikoki azalerazten ibiliko nintzela txoko honetan? Egia esan, ezin genuen imaginatu ere nolakoa izango genuen gure bizitza. Hain samurrak ginen artean! Inoiz nire gizarte-ibilbidearen balantzea egitea tokatuko balitzait, tarte luzea hartuko lidake, gauza asko eta denetarikoak burutu behar izan ditut. Kontuz! Inork ez nau behartu saltsa horietara sartzera eta gustura egin ditut. Berriz jaioko banintz, Arrasateko gizarte mugimenduetara itzuliko nintzake, pozik gainera.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Como podéis apreciar, aparezco con mi hermana. Vivíamos en las casas de Sola – también conocido como Grupo San Juan- y como se ve bien a las claras, el día que nos retrataron nuestra madre nos vistió muy elegantes. El fotógrafo fue, cómo no, Laso, que tenía su tienda estudio cerca de nuestra casa. Yo andaría entonces por los siete años ya que calculo que la foto es de 1956 ¿No os parece que ha pasado desde entonces una eternidad? Pero aunque suene a contradicción, se me ha pasado volando. 

Quién me habría dicho a mí aquel día que cincuenta y ocho años más tarde iba a aparecer en este rinconcito narrando públicamente mis recuerdos. La verdad es que no nos podíamos ni imaginar qué derroteros tomaría nuestra vida. ¡Estábamos aún tan tiernos! Creo que si alguna vez me tocara realizar el balance de mi trayectoria social necesitaría un papel bastante extenso para escribir nada más que los epígrafes. Pero no me entendáis mal, porque todo lo he hecho muy a gusto. Si volviera a nacer, de nuevo recorrería muy contento el mismo o semejante camino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada