martes, 30 de septiembre de 2014

OSABA PEDRO MAISUAREKIN // CON MI TIO PEDRO, EL MAESTRO



Argazkia ikusi dudanean egundoko jauzia egin dut atzera nire oroitzapenetan. Hori bai hori ezustekoa! 1955 inguruan izango zen eta Laredon atera ziguten erretratoa, ziur asko nire aita izan zenak. Garai hartan Deustuko Gormutuen Ikastetxean nengoen eta egun hartan nire gurasoak eta osaba-izekoa etorri ziren nire bila. Laredon asteburua eman genuen denok. Oso-oso ondo ibili ginen eta asko disfrutatu nuen.

Pedro Sologaistoa “Laso” nire osabarengandik mordoa ikasi nuen argazkigintzan eta berarekin egin nuen lan urtetan. Oso argazkilari ona zen.

 Eta aprobetxatzen dut adierazteko, aurtengo gure jaian – urriak 16 eta 18an- zuekin guztiokin egongo naiz eta erreportaia polita egiten saiatuko naiz.

ARGAZKIA: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
KOMENTARIOAK: XABIER USOBIAGA

Cuando he visto la foto mi memoria ha dado un salto espectacular ¡Vaya sorpresa! Estaríamos en 1955 cuando posamos para el fotógrafo, que en aquella ocasión seguro que fue mi padre, en Laredo. En aquella época yo estaba estudiando en el Colegio de Sordos de Deusto y mis padres, acompañados de los tíos, vinieron en mi busca y fuimos todos a Laredo a pasar el fin de semana. ¡Cómo disfruté!

Aprendí un montón del mundo de la fotografía al lado de mi tío Pedro Sologaistoa “Laso” ¡Qué buen fotógrafo era! Trabajé con él durante años.

 Aprovecho la ocasión para deciros que en los actos de nuestra fiesta anual -16 y 18 de octubre- estaré con mis cámaras con todos vosotros y que trataré de realizar un buen reportaje.

No hay comentarios:

Publicar un comentario