martes, 25 de noviembre de 2014

BARANDIARAN ETA ARRASATE



Jose Migel Barandiaranek 1956an ekin zien modu metodologikoan Leze Txikiko indusketei, 1928 eta 1934ko bisiten ostean. Eta 1968ra arte iraun zuen ataundarrak Euskal Herriko arkeologian argi bereziz azaltzen den harpearen ikerketa zuzenean. Leze Txiki oso emaitza esanguratsuak eman ditu eta Barandiaran izan zen arkeologiaren garaiko kontzepturik aurrerakoienak aplikatu zituena. 

Barandiaranek talde lana bultzatu zuen beti eta lehen kanpainatik zientzia-talde zabala eratu zuen. Horrezaz gain, indusketako lan gogorretan herritar askok lagundu zioten Ataungo jakintsuari. 

Argazkian, 1956koa, arrasatear laguntzaile batzuek inguratzen dute Barandiaran. Besteak beste, Jesus Letona, Joxe Letona, Tomas Zabarte eta Felipe Leibar ikus ditzakegu taldean. Hiru horien lana oso inportantea izan zen On Jose Migelentzat.

Abenduaren 3an, “Barandiaran eta Arrasate” gaiaz hitzaldi bat emango dut, goizeko 10etan KULTURATE areto nagusan. Badakizu: gonbidatuta zaude, harreman hartaz apur bat gehiago ezagutu nahi baduzu.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



Jose Miguel Barandiaran reemprendió en 1956 sus excavaciones arqueológicas de Leze Txiki, tras sus anteriores visitas de 1928 y 1934. Y sus campañas anuales duraron hasta 1968, poniendo a Leze Txiki en una situación privilegiada en cuanto a resultados obtenidos en la historia de la arqueología de Euskal Herria. Barandiarán aplicó en la cueva mondragonesa la metodología arqueológica  más adelantada de la época. 

Don José Miguel impulsó siempre el trabajo de equipo y fueron muy amplios los equipos científicos que formó en Leze Txiki. Como también variado y numeroso fue su equipo de ayudantes de campo, al pie de excavación, que le permitieron avanzar en la prospección de la cueva. 

En la foto de 1956 aparece uno de esos primeros grupos, en el que se puede identificar a los mondragoneses Jesus Letona, Joxe Letona, Tomás Zabarte y Felipe Leibar, personas que campaña tras campaña ayudaron al ataundarra.

El próximo 3 de diciembre, daré una charla en el salón principal de KULTURATE, a las 10 de la mañana, sobre el tema “Barandiarán y Mondragón” Ya lo sabes: si quieres conocer un poco más de aquella rica e importante relación, estás invitado a la cita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada