martes, 11 de noviembre de 2014

NATURA ATSEGIN ZUEN // LE GUSTABA LA NATURALEZA



Argazki honekin lagun bat gogoratu nahi dugu. Gure artetik 2003an desagertu zen baina bere izaerarengatik bera ezagutu genuon askorengan oraindik bizirik dago. Ziur asko, zuetariko askok ere oroituko duzue Fernando Gomez. Ezetz? Bai, “Ribota”! Orain? Jakina! Fernando Gomez Sarte Ribota genuen, Madrilen jaioa 1949an eta bere aitaren ofizioarengatik Arrasatera 1960 inguruan iritsia.

Fernandok, oker ez banago,  Martin Calvorekin ikasi zuen Arrasateko bere lehen urtean – batxilerreko sarrera- eta batxilerra burutzeko biatoristengana jo zuen eta hantxe egin genuen topo. Klase aretoan elkarren ondoan ipini gintuzten mahai berean eta oraindik garbi-garbi daukat berarekin izandako lehen elkarrizketa. Bere buruaren aurkezpenean, Cuellar herritik zetorrela esan zidan, aitak han ihardun baitzuen praktikante bezala Arrasatera etorri aurretik. Cuellarreko entzierroak Iruñekoak baino zaharragoak zirela eta Madrileko lagunik minena Agirregomezkorta abizeneko bat zela gehitu zuen.

 Fernando oso adiskide jatorra izan zen, besteak beste – Jose Ignazio Zaitegik ere oroitzen duen moduan- txirrindua eta natura biziki atsegin zituena. Argazkian Aramaion agertzen da, Anbotora igo zen 1967ko  egun batean.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Con la foto de hoy queremos recordar a un gran amigo, fallecido en 2003, pero que sin embargo su imágen se mantiene viva en muchos de los que le conocimos. Seguro que en cuanto sepáis de quién se trata lo recordáis: Fernando Gómez. ¿Que no? Sí,… Fernando “Ribota”. Ahora sí, ¿verdad? Fernando Gómez Sarte Ribota, nacido en Madrid en 1949 y por motivos laborales de su padre trasplantado a Mondragón, allá por el año 1960.

Si no me equivoco, Fernando estudió durante su primer año mondragonés con Martín Calvo. Era el curso correspondiente a ingreso de bachiller. Luego pasó a los viatoristas y fue allá donde nos conocimos. Nos sentaron en el mismo pupitre y aún recuerdo nuestra primera conversación. En su presentación, me explicó que venía de un pueblo llamado Cuéllar donde su padre había ejercido de practicante antes de trasladarse a Mondragón. Y añadió que los encierros de Cuéllar eran más antiguos que los de Pamplona y que su amigo íntimo de Madrid era un chaval de apellido Agirregomezkorta.

Fernando fue un tío estupendo, a quien, entre otras aficiones, le encantaban – como recuerda también Jose Ignazio Zaitegi- la bici y el contacto con la naturaleza. En la foto aparece en Aramaio, camino de Anboto, un día de primavera de 1967.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada