Oso
argazki gutxi ditugu gure haurtzaro eta nerabezaroko inauteriez. Arrazoia
sinplea da: ez genuen karnabalik. Modu ofizialean, behintzat, debekatuta
zeuden, disfrutatzen genuen errejimen politikoak jai horietan ikusten bide zuen
infernuko erregearen eragina zela-eta.
Guardia
zibilen eta aguazilen indarrari aurre egiten zioten ausart batzuen
kale-agerpena ezik – eta horietaz ere hiri-legenda handiak dira- gainerako
ospakizunak atez barruan burutzen ziren. Ongi zerbitzatutako mahai baten
ingurura biltzen ziren lagunek joko inozoren bat edo bestearekin konformatzen
ziren, izpiritu karnabaleskoari nolabaiteko itxura emateko.
Argazkikoak
bezala, Danok Bat elkartean bilduta, 1957 urtean. Sendi-guraso serioak genituen
lan orduetan. Baina gorputzak noizean behin txantxarako eskabidea egiten zien
eta horra hor emaitza. Ezagutuko dituzu, nonbait, protagonistak.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI
VELEZ DE MENDIZABAL
Existen
muy pocas fotos de los carnavales de nuestra niñez o adolescencia. Y la razón
es bien simple: no teníamos carnavales. Por lo menos de forma oficial estaban
prohibidos, queriendo de esa manera el régimen político que disfrutábamos evitar
la posible incidencia negativa en nuestras vidas del rey del infierno.
Excepto
algunos valientes que, por lo que se dice, retaban abiertamente a las fuerzas
del órden, guardia civil y alguaciles, el resto de las celebraciones
carnavalescas se llevaban a cabo a puerta cerrada. Reunidos en torno a una mesa
bien servida, los amigos se conformaban con alguna inocente demostración que
diera un poco de colorido a las horas previas a la cuaresma.
Como
lo hicieron los de la foto, reunidos en "Danok Bat" en 1957. Se trata de una
cuadrilla de amigos, muy serios a la hora del trabajo, pero a los que de vez en
cuando el cuerpo pedía un poco de juerga. Seguramente los reconocerás.
VANESSA SANCHEZek idazten digu, Pekinetik:
ErantzunEzabatuKaixo Josemari!!!
Taberna batean kafe bat hartzen nabil eta hara non, zure emaila!!
Izugarrizko ilusioa egin dit.
Hementxe nago, beijingen, instalatzen. Pisua topatu dut eta orain gaurko albistegirako gauza bat prestatzen itzultzilearen laguntzarekin, noski.
Momentuz, denborarik ez bidean despistatzeko.
Pozik nabil, nahiz eta egun batzuk oso zailak izan. Gakoa da ez desesperatzea.
Besarkada haundia ta ondo segi,
Vanessa
=================
Ikusten duzunez, gure argazkiak Txinan ere ikusten dira. Aupa Vanessa!!!
Ezkerrekua, aitona da ezta ?
ErantzunEzabatuHalaxe da, bai!!!!
Ezabatu