martes, 24 de febrero de 2015

MOJETAN / EN LAS MONJAS



Mesedeetako mojetan hasi nintzenean bost urte nituen. Hor naukazue, Espainiako mapa atzealdean, aurrea hartu nahi izan banio bezala. Amak dotore janzten ninduen eskolara joateko eta egun hartan ere hala agertzen naiz, buruko txoritxoaz eta guzti. 1954an geunden.

Sor Juana Maria nafarra izan nuen aurreneko moja, kalistroetako eskola zaharrean. Baina gehien maite izan nuena Sor Anjeles izan zen. “Labores” ematen zizkigun eta niri asko gustatzen zitzaizkidan. Urteekin eskola hartatik Biteriko eraikinera igaro ginen eta hamalau urte bete arte han ibili nintzen, mojen ikasgaiak nire egiten. 

Orduko lagunek lagun izaten jarraitzen dute: Arantza Lapuerta, Mari Jose Unzueta, Arantza Olabe, Maria Rosa Larrasoaña eta abar. Horrek esan nahi du, haurtzaroan sortutako adiskidetasunak sustrai sendo eta indartsuak dituela.


ARGAZKIA: MARGA MERKADER


Tenía cinco años cuando comencé mi formación con las monjas de la Merced. Ahí me tenéis, con un mapa de España a mis espaldas, como si hubiera querido cogerle la delantera. Mi madre me solía preparar muy guapa para ir a la escuela y el día que nos retrataron no lo fue menos, con mi lazo en el pelo, y todo. Estábamos en 1954.

Mi primera monja fue Sor Juana María, navarrica, en la escuela vieja de los “calistros” Pero a la que yo más aprecié  fue a Sor Angeles, que nos daba “labor” y con la que congenié. Me gustaban mucho sus clases. Tras unos años pasé a la escuela de Viteri, también atendida por las monjas. 

Las amigas de entonces siguen siendo amigas: Arantza Lapuerta, Mari Jose Unzueta, Arantza Olabe, Maria Rosa Larrasoaña y compañía. Señal inequívoca de que la amistad forjada en la niñez echa raíces fuertes y profundas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada