martes, 15 de septiembre de 2015

"UMORE ONA" FUTBOL TALDEA




Arrasatek hezur mamiraino sartuta eduki du futbolerako zaletasuna. Futbolerako grina esango nuke. Hamaika herri lehiaketa eta ehunka talde sortu dira mende oso baten ondoko estatistiketarako, milaka jokalarirekin. Behin idatzi nuen bezala, 1912ko abenduan lehen futbol talde egituratua sortu zenetik – lehenago Unión Cerrajerako goi zuzendari batzuen ekimenez zabaldu zen baloiarekiko interesa- lerro asko eta asko idatzi da herriko futbol eta futbolarien gain.

Argazkiko futbol taldearen oihartzuna amatatuta egongo zen aspaldi argazkiarengatik izan ez balitz. Hain justu, argazkiak dakarkigu futbolari (ostikalari) horien oroitzapena. Horretarako balio dute argazkiek. Eta horretatik tiraka jakin izan dugu taldea “Umore Ona” zeritzala.

Protagonistak garaipena ospatzen ari dira, zalantzarik gabe. Eta aurpegi ezagunak ditugu gehienak, bai jokalariak eta inguratzen dituztenak (neska bakar bat antzematen da). Are gehiago, ondo aztertuz gero argazkian aurkituko dugu 1949arrasate taldekideen aurtengo txangoa antolatzen ari den lagun bat. Detaile horren arabera esan daiteke argazkia 1955 ingurukoa dela eta, bat ere dudarik gabe, Unión Cerrajeraren kirol esparruko Zaldispe futbol zelaian atera zen.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Mondragón ha sido (es) un pueblo con gran afición futbolera. Yo diría, incluso, de gran pasión para las cosas del balón. Se han organizado incontables campeonatos populares, con cientos de equipos y miles de jugadores. En cierta ocasión comentaba que– tras los prolegómenos en esta especialidad deportiva con los directivos de Unión Cerrajera practicándolo- desde que en diciembre de 1912 se estructuró un equipo formal de fútbol en la villa cerrajera, se ha escrito mucho  sobre lo que ha dado de sí el fútbol mondragonés.

La foto de hoy nos transmite un momento que seguramente habría quedado olvidado, si no fuera precisamente porque tuvo como objetivo retratar una celebración. La que estaban llevando a cabo los componentes del equipo de fútbol local “Umore Ona” que, a todas luces, habían resultado ganadores en el campeonato en que participaban.

La mayoría de las caras, tanto de los futbolistas como del entusiasmado público (sólo se ve a una chica) nos son familiares. Es más, si la observamos con detenimiento encontraremos a uno de los compañeros que están organizando nuestra salida de este año. Por eso no es mucho aventurar decir que la foto es de alrededor de 1955. El escenario no era otro que el campo de fútbol de Zaldispe, sito en las instalaciones deportivas de Unión Cerrajera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario