martes, 22 de diciembre de 2015

GABON JAIAK 1943 FIESTAS NAVIDEÑAS




Gure aurreko belaunaldia ere Gabon jaietan guapo jazten zen, eta horren lekukoa gaurko argazkia dugu. Gabon Zahar egunari dagokio, Ekintza Katolikoaren Zentrotik talde bat ateratzen zela, kaleak animatuz eta urte zaharrari aurpegi onarekin agur esanez

 Argazkia 1943koa da. Eta agertzen zaizkigun lagunak baserritarrez jantzita, baserriko zenbait lanabes aurkezten dizkigute, gaur aurkitzerik zaila izango zena: otarra, eskuera, laiak, edarrak, egur-mazuak,… Santa Barbarako parkea  izan daitekeenera bildu ziren, erretratoan dotore agertzeko.

Ezkerretik, Jose Ignazio Velez de Mendizabal, Irene Vitoria, Leandro Azkoaga, Pilar Heriz, Alfonso Gorroñogoitia, Tere Landa eta Pepe Agiriano agertzen dira.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La anterior generación a la nuestra también se ponía guapa para festejar las fiestas navideñas, y muestra de ello es la foto de hoy. Corresponde al último día del año, en el que los jóvenes salían desde el Centro de Acción Católica, para alegrar las calles y despedir con alegría al año que se iba. 

La foto es de la Noche Vieja de 1943 y podría estar obtenida en el parque de Santa Bárbara. Los protagonistas vestidos de baserritarra nos muestran algunas herramientas utilizadas en la época en los caseríos. Hoy serían difícicil de hallar: cesto, rastrillo, layas, herradas, mazos de madera…   

De izquierda a derecha aparecen, Jose Ignacio Velez de Mendizabal, Irene Vitoria, Leandro Azkoaga, Pilar Heriz, Alfonso Gorroñogoitia, Tere Landa y Pepe Agiriano.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada