martes, 19 de abril de 2016

MAALAKO FUTBOL ZELAIA. 1936. CAMPO FUTBOL DE MAALA




“La Cerrajera Moderna ELMA S.A 1924ko apirilaren 13an sortu zen modu ofizialean notarioaren aurrean, baina errealitatean 1923ko irailaren 4an ekin zioten lanari, fabrikazio eta merkatal arloei dagokienez. Gaurko argazkia, jakina, geroagokoa dugu, ELMAren eraikinik adierazgarriena – bulegoetakoa- 1930ean onartu baitzen egitea eta ez zen amaitu 1931ra arte. 

Ormez inguratua eta ganadua bazkatzen ari den esparrua, berriz, Maalako futbol zelaia izandakoa dugu. Argazkia Sanperioren terrenoetatik dago aterata. Aldaytik, hain zuzen. Maalako futbol zelaitik Iturripera 1945ean aldatu zen. Argazkia 1936an egin zuten.
 
ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

“La Cerrajera Moderna ELMA S.A" se fundó de manera oficial ante notario el 13 de abril de 1924, si bien la realidad es que venía funcionando de manera industrial y comercial desde el 4 de septiembre de 1923. La foto de hoy es, obviamente, posterior, ya que la erección del edificio más emblemático de la empresa – la torre de oficinas- no fue aprobada hasta 1930 y la ejecución de obras finalizó un año más tarde. 

El espacio rodeado de tapia y en el que se puede apreciar ganado pastando, no es otro que el campo de futbol de Maala. La foto fue obtenida desde los terrenos de Samperio, hoy Alday. El campo de futbol se traslado a Iturripe en 1945. Esta  foto es de 1936.

No hay comentarios:

Publicar un comentario