apirila 05, 2016

ZARUGALDEKO GARBITOKIA / LAVADERO DE ZARUGALDE


Lehengoan Zarugaldeko (San Agustin) garbitokiari buruzko albistetxo bat eman nuen "Hots begi danbolinak" nire blogean, eta Internetek daukan abantailetariko bati esker -idazleak irakurlearekin sortzen duen harreman zuzena, alegia- aurki iritsi zitzaizkidan erantzunak, eta haietako batean argazkiak ere bidali zizkidaten. Hona hemen gaurko honetan ikus daitezkeenak.

Jose Ramon Mendizabal Ansoategik ziostanez, berak - Zarugalde kalean bizi zen- gogoratzen du beren etxera Maria "Lavanderia" deitzen zitzaion emakumea joaten zela, garbitzeko zeukaten arroparen bila. Garbitokian ihardun ostean, isekitzeko prest itzultzen zien. Mariaz gain eta lantegi berdintsuarekin, Kondekozubin bizi ziren "Kamiñeritak" izenordeko ahizpak ere etxez etxe ibiltzen ziren, uda eta negu gorrian. 

Arrasateko garbitolki publikoak martxan egon ziren, iragan mendeko hirurogeietara arte. Zenbat ordu eman ditugu gure adinekook garbitokietan jolasten! 


ARGAZKIAK: JOSE RAMON MENDIZABAL
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hace unas fechas escribí en mi blog "Hots begi danbolinak" acerca del lavadero público de Zarugalde (San Agustín) Y gracias a una de las grandes ventajas que ofrece Internet - el contacto directo que inmediatamente surge entre escritor y lector- me han llegado diferentes datos  sobre lavaderos en Mondragón, así como algunas fotografías de ellos. Valgan las muestras de hoy. 

Recuerda José Ramón Mendizabal Ansoategi que a su casa de Zarugalde acudía periódicamente una profesional del lavadero, conocida como María "Lavandería" quien recogía la ropa que tuvieran para lavar. Una vez realizada la operación y tras el correspondiente aclarado, la devolvía para que se colgara adecuadamente.  Además de la citada María también solían realizar semejante labor dos hermanas apodadas "Kamiñeritak", quienes vivían en Kondekozubi. Para todas ellas no existían los crudos inviernos.

Los lavaderos públicos de Mondragón funcionaron, aproximadamente, hasta los primeros años sesenta del siglo pasado. ¡Cuántas horas hemos pasado los de nuestra generación jugando en ellos!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina