martes, 10 de mayo de 2016

AURREKARIAK / APUNTANDO MANERAS



La Asuncioneko ikastetxeko ikasleek otsailaren 20an obra bat antzezten zuten Maria Bartolome euren Ama Txit Agurgarriaren ohorez. Ikastetxearen sortzailearen urtebetetzea zen eta modu espezialean ospatzen zuten eguna, eta egitarauan antzezlan bat sartzen zen beti. San Frantziskoren bizitzari buruzko “Herida luminosa”, “Asunta al cielo” eta horren estiloko obrak aukeratzen zituzten, gehienetan kutsu erlijiosoarekin. 

Hemengo argazki hau ere otsailaren 20an dago aterata, 1957an. Hiru nesken itxurarengatik urruneko giroa islatu nahi zuten emanaldian. Kolektiboaren oroimenean ez da geratu obraren titulua baina zalantzarik gabe   ikusleen txalo beroak jasoko zituzten antzezle aplikatuek. Nortzuk diren? Ezkerretik Mariasun Onaindia, Dorita Murgia eta Maria Jesus Murua.

Urte batzuk geroago Dorita antzokiz antzoki dabilkigu, orduko dohainak ez direla agortu erakutsiz. Ezetz? Ba, frogatu nahi duenak aste honetan bertan dauka aukera, Aretxabaletako Zaraia Aretoan. Bertan Doritak eta Doke Antzerki Taldeko bere kideek "Aingeru ala kurriloi?" obra antzeztuko dute, ostiralean -13- arratsaldeko 8etan.

ARGAZKIA: DORITA MURGIA 
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Las alumnas del Colegio de La Asunción acostumbraban a festejar el 20 de febrero el cumpleaños de la Madre fundadora,  María Bartolomé, con un programa que incluía una pieza teatral. Normalmente las obras elegidas eran de tipo religioso y un plantel de aspirantes a actriz las representaban para solaz y contento del resto de compañeras y profesoras. Títulos como "Herida luminosa" y "Asunta al cielo" ocuparon escenario en la época de los cincuenta.  

La foto de hoy corresponde a uno de aquellos 20 de febrero, de 1957. Se representaba una pieza de ambiente oriental, aunque en la memoria colectiva no ha quedado el título de aquélla. Lo que sí se recuerda es que al término de la representación las tres protagonistas recibieron un gran aplauso del público. ¿Quienes eran ellas? De izquierda a derecha: Mariasun Onaindia, Dorita Murgia y Maria Jesus Murua.

Han transcurrido desde entonces unos cuantos años y Dorita está metida de lleno en gira artística teatral, mostrando que aquellas maneras que ya apuntaba entonces no fueron flor de un día. El que quiera comprobarlo tiene la oportunidad esta misma semana, ya que ella y el resto de compañeras de Doke Antzerki Taldea actuarán en Zaraia Aretoa de Aretxabaleta, el viernes 13, a las 8 de la tarde, con la obra "Aingeru ala kurriloi?"

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada