martes, 31 de mayo de 2016

MESEDEETAKO MOJAK - MONJAS DE LA MERCED.1892-1942

Arrasateko Mesedeetako mojak 1892ko maiatzaren 16an heldu ziren herrira. Bost ziren Granadatik iritsitakoak, Bergaran jaioa zen euren Ama Nagusiak - Genoveva Unzueta- lagunduta. Mojak trenez ailegatu ziren Gatzagaraino eta handik - artean Arrasaterainoko trenbideak urte batzuk itxaron beharko zituen- zalgurdiz egin zuten bidaia Arrasateraino.

Desamortizazioaren kariaz, 1840tik frantziskotarrik gabe zegoen San Frantzisko komentuan lojatu ziren eta egun hartako eliz funtzioa udal benefizentziako batzordeak eta emakumeen elkarteak presiditu zuten. Te deum eta meza kantatu zen, homilia Donato Etxebarria apaiz laguntzaileak emanez.

Berrogeitamar urte geroago, herriak eskertu nahi izan zien mojei mende erdiko lan bikaina. Argazkian ikus daiteke 1942ko maiatzaren 31an izandako ospakizunaren une bat, Portaloitik behera. Eliz funtzioaren ostean, udal korporazioa eta Jose Luis Iñarra erretorea buruan, prozesioak ekin zion ibilbideari. Jendetza handiak hartu zuen parte eta komitiba musika bandak eta emakumeek ixten zuten.
ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Las monjas mercedarias llegaron a Mondragón el 16 de mayo de 1892. Fueron cinco las que desde Granada optaron por viajar hasta la villa, acompañadas por la madre general de la Congregación, la bergaresa Genoveva Unzueta. Hicieron su llegada en tren hasta Salinas - todavía pasarían unos años hasta que el ferrocarril alcanzara Mondragón- y desde allí a su destino final en diligencia tirada por caballos. 

Como consecuencia de la desamortización, desde 1840 el convento de San Francisco no tenía franciscanos y fueron las monjas las que ocuparon el mismo. La función religiosa de aquel primer día estuvo presidida por la junta local de beneficencia  y la comisión de señoras de la localidad. Fue cantado un Te deum y en la misa predicó el coadjutor Donato Etxebarria. 

Cincuenta años más tarde el pueblo mondragonés quiso agradecer a las monjas su ímprobo trabajo. En la foto se puede ver un momento de la celebración llevada a cabo el 31 de mayo de 1942. Tras la función religiosa, tuvo lugar una procesión encabezada por el párroco José Luis Iñarra y la corporación en pleno. Hubo una gran participación popular, y la comitiva, que en el retrato baja por el Portalón, la cerraban la banda de música y las mujeres.

ARRASATEKO MESEDEETAKO MOJEI BURUZ GEHIAGO / MÁS SOBRE LAS MONJAS DE LA CARIDAD DE MONDRAGÓN

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada