martes, 7 de junio de 2016

BOLANTEAREKIN JOLASTEN / JUGANDO CON EL VOLANTE

Auto txoketan. Jolasean ari dira gaurko gure bi pertsonaiak. Jolasten bolantearekin, Sanjuanetako jaietan eurek ere eskubidea baitzuten jairako. Ezagutu al dituzu? Bolanteko maisuak genituen, taxi banarekin. Oraindik  ez?

Ezkerrekoa Enrike Foronda eta eskuinekoa Jesus Elorza "Fenómeno" dira. Orain bai, ezta? 1965 inguruko argazkia da, sanjuanak ziur aski, eta bi lagun eta lehiakideek pasadatxoa eman zuten Zaldibarko barraka gunetik, bolante serioko ardurapean bildutako nekeak arintzeko asmoz. Baina, ziur, gau hartan bertan zerbitzuren bat izango zuten. Profesionalak ziren.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
En los autos de choque. Nuestros dos protagonistas de hoy juegan al volante por las fiestas de San Juan, como quisieran dejarnos claro que ellos también tenían derecho a divertirse. ¿Los has conocido? Eran maestros del volante, taxistas para más señas. ¿Todavía no?

El de la izquierda, Enrique Foronda. A la derecha Jesús Elorza "Fenómeno" Ahora sí, ¿verdad? Era muy probablemente 1965, seguramente sanjuanes, y los dos contrincantes y, sin embargo, amigos en el negocio del taxi se dieron una vueltecita por las barracas sitas en el parque de Zaldibar, con idea de aligerar el cansancio acumulado a los mandos del volante serio. Pero seguro que aquella noche también tuvieron algún servicio. Eran profesionales.

No hay comentarios:

Publicar un comentario