martes, 14 de junio de 2016

MUSIKA BANDA, KALEJIRAN. 1932

Maalako zubirantz zuzentzen ari da Arrasateko musika banda. Ezker aldean, lehen planoan, Sola Etxea bere burdin sarearekin. Eskuinean Eugenio Resustaren etxea. Eta abisu adierazgarri batekin: "Atención. Marcha moderada" Musika bandak jo behar zuenaz ariko al zen?

Gregorio Solabarrieta zuzendariak Maalako zubian ekiten zien kalejirei, Maalako kalean  bizi baitzen bere andregaia. Justo Munarrizek 1931ean segitu zion taldearen zuzendaritzan eta ohiturari eutsi zion.  Argazkian, dena den, musika banda jotzen dator, Munarrizen zuzendaritzapean, eta Migel Mendieta "Migel Haundi" udaltzain kaboak lagunduta. Musikarien ostean, zaldun bat eta autoak ageri dira, eta horietako batean "manola" bat doa. Ene ustez, Maalako lur orubean jartzen zen zezen plazara doaz. 1932an izan daiteke argazkiko desfilea.

Gerra aurretik taldeak 29 musikari izan zituen baina liskar armatuak 16raino jaitsi zuen kideen kopurua.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La banda de música se dirige hacia el puente de Maala. A la izquierda se ve la casa de la familia Sola, con su verja característica. A la derecha la casa de Eugenio Resusta, con un curioso letrero: "Atención. Marcha moderada" ¿Se referiría a la que debía interpretar la banda?

Años antes, cuando el director de la agrupación era Gregorio Solabarrieta, la banda acostumbraba a comenzar el pasacalles en el puente de Maala, debido a que la novia de Solabarrieta vivía en la calle Magdalena. Todo un detalle.  Con el nuevo director que siguió a aquél, Justo Munárriz, la costumbre no cambió. Pero en la foto la banda viene tocando bajo la dirección de Munárriz y abriendo paso con su bastón de cabo municipal Miguel Mendieta "Migel Haundi". En mi opinión se dirigen al terreno de Maala, donde se instalaba la plaza de toros.Tras los músicos se pueden observar  una persona a caballo y varios coches en uno de los cuales aparece una "manola" La foto puede ser de 1932.

Antes de la guerra la banda estaba compuesta por 29 músicos. La contienda armada hizo descender el número de componentes hasta 16.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada