martes, 20 de septiembre de 2016

ANGEL"GOTZON" VELEZ DE MENDIZABAL

Angel "Gotzon" Velez de Mendizabal (1942) Arrasateko trinitarioak 1959ko irailaren 8an egin zituen boto xumeak, Algortan. Goiko argazkia egun hartakoa da. Bere ibilbide erlijiosoaz gain hezkuntza arloa ere landu du irakasle moduan eta liburu baten egilea dugu, 1993an argitaratua: "El Angel de Auschwitz", Innsbruck, Ravensbrück, Auschwitz eta heriotza etorriko zitzaion Birkenau kontzentrazio landetatik Sor Angela Autschek jasandakoaren gaineko testigantza idatzi zein ahozkoak jaso ondoren.

Aurtengo irailaren 17an ospatu ditu Arrasateko parrokian, apaiztu zenetikako urrezko ezteiak. Kotxe istripu larri batek eragotzi zion iragan apirilean egitea, zegokion moduan.

 Mezako homilian Gotzonek azpimarratu zuen bere haurtzaroko prestakuntzan Don Dionisio Isasmendi koroko zuzendariak, David Arzamendi organo joleak, mesedeetako mojek eta biatoristek izandako garrantzia. Egun eta 1991etik Gotzon Algortan bizi da eta bertako trinitarioen komunitatean lan egiten du.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Angel "Gotzon" Velez de Mendizabal (Arrasate. 1942) es un tinitario mondragonés que hizo sus votos simples el 8 de septiembre de 1959, en Algorta. La foto de arriba pertenece a aquel día. A la vida religiosa como fraile ha añadido su dedicación a la enseñanza y, además, es autor de un libro editado en 1993: "El Ángel de Auschwitz", elaborado con testimonios documentales y orales sobre el paso de la monja trinitaria Sor Angela Autsch por los campos de concentración de Innsbruck, Ravensbrück, Auschwitz y Birkenau, donde falleció.

El pasado sábado, 17 de septiembre, celebró en la parroquia de Mondragón sus bodas de oro como sacerdote.  Un acidente grave en abril le impidió hacerlo entonces, como hubiera correspondido. 

En la homilía Gotzon destacó del Mondragón de su infancia la influencia que tuvieron en su formación Don Dionisio Isasmendi director del coro parroquial, David Arzamendi organista, las monjas de la merced y los viatoristas. Desde 1991 Gotzon reside y trabaja en la comunidad trinitaria de Algorta.




No hay comentarios:

Publicar un comentario