maiatza 28, 2019

PADRE QUERBES

Paseatzen ari nintzen lehengo egunean Eskoriatzako Bolibar auzo politean eta elizaren atarteko iragarki-taularen kartel batek irabazi zidan arreta. Aurpegi hura ezaguna nuen! Luis Maria Querbes (Lyon. 1793) frantziarra zen, biatoristen sortzailea 1831an.

Eskoriatzan izan zuten garai batean nobiziotegia, egun MU dagoen eraikinean, eta oraindik ere herri hartan nolabaiteko eragina badutela adierazten du kartelak.  Arrasatera 1938an heldu ziren -Evilasio Esparza izan zen lehen zuzendaria- eta badira urte batzuk gure herritik alde egin zutela. Oker ez banago, Goio Eskibel eta Anjel Lopez de Ipina izango ziren azken biatoristak. Anjel arrasatearra Gasteizen hil zen aurtengo apirilaren 2an.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Paseaba el día pasado por Bolibar, el precioso barrio de Eskoriatza, y llegando al pórtico de la iglesia me llamó la atención un cartel en el tablón de anuncios. ¡Aquella cara me era conocida! Efectivamente se trataba del francés Luis María Querbes (Lyon.1793),  fundador de los clérigos de San Viator en 1831.

Los viatoristas tuvieron su noviciado en Eskoriatza, en el edificio hoy utilizado por MU, y por lo que representa el cartel, parece que aún existe cierta relación con la congregación. A Mondragón llegaron en 1938, precisamente desde Eskoriatza, siendo el primer director Evilasio Esparza y  han transcurrido varios años desde que abandonaron nuestro pueblo. Seguramente los últimos viatoristas en Mondragón fueron Goio Eskibel y el mondragonés Angel Lopez de Ipiña. Éste falleció el 2 de abril pasado.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina