maiatza 07, 2019

TRENBIDE-PASAGUNEAN LAN / TRABAJANDO EN EL PASO A NIVEL

Bizitza zirkunstantziek baldintzatzen dute etengabe. Isabel Etxebarrieta Madinabeitiaren kasuan halaxe izan zen eta  Arrasateko trenbide-pasagune zaintzaile bezala ihardun bazuen ere, horretara eraman zuen jazoera ez gertatzea nahiagoko zuen, zalantzarik gabe.

Ama zuen Isabelek bidezain, Gala Madinabeitia, baina 1943ko maiatzaren 11an istripu ikaragarria izan zuen: lanean ari zen, trena bazetorrela Bizente seme txikia trenbidean jolasten ari zela ikusi zuenean. Ziztu bizian abiatu zen mutikotxoa handik ateratzeko asmoz... baina trenak bera harrapatu eta hil egin zuen. Isabel zen etxeko nagusiena eta berak hartu zuen amaren erreleboa Vasco Navarro konpainian, urte hartako ekainaren 2an.

Isabel Ignazio Telleria "Elorrixo"rekin ezkondu zen 1944an, eta trenbideko zaintza lanetan ihardun zuen 1953ra arte.


ARGAZKIAK: TELLERIA ETXEBARRIETA SENDIA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La vida está condicionada por las circunstancias de manera permanente. En el caso de Isabel Etxebarrieta Madinabeitia, ella hubiera preferido que no se hubiera dado el motivo que la llevó a convertirse en guardesa del paso a nivel del tren en Mondragón.

La madre de Isabel, Gala, fue la primera guardesa de la familia. Pero el 11 de mayo de 1943 ocurrió una tragedia: Gala estaba esperando la llegada del tren cuando vió que su hijo menor Vicente estaba jugando en las vías. Corrió a sacarle de allí... con tal mala suerte que el tren la arrolló y mató en el acto. Isabel era la mayor de los hermanos y la compañía Vasco Navarra le ofreció el cargo de guardesa el 2 de junio del mismo año.

Isabel casó con Ignacio Telleria "Elorrixo" en 1944 y trabajó en labores de guarda del paso a nivel hasta 1953.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina