iraila 15, 2020

GOAZEN ZINERA - VAYAMOS AL CINE


"Lo que el viento se llevó": 1947ko urriaren 19an proiektatu zen. Pelikula 1939koa da.

Ideal Cinema eta Cine Gurea genituen Arrasaten pelikulak ikusteko tokiak, iragan mendeko 40. eta 50.etakoetan. Zinea zen gure herriaren denborapasarik estimatuenetakoa eta aretoak jendez betetzen ziren, askotan, ehundaka lagunekin. Eta noizean behin intereseko pelikulak iristen ziren Arasatera, beheko eskuorrietan ikus daitekeen bezala.

Argazkiak (eskuko programak): Carmelo Letona Funtsa
Komentarioak: Josemari Velez de Mendizabal
  El Ideal Cinema y el Cine Gurea eran las salas donde en Mondragón se podían ver películas en los años 40 y 50 del pasado siglo. Lo cierto es que al ser una de las pocas distracciones que existían en la época, el cine atraía a un gran número de espectadores, llenándose las salas en muchas ocasiones, con cientos de espectadores. Y de vez en cuando llegaban películas de interés, como se puede observar en los programas de mano que se muestran.

 " Monsieur Vincent": 1951ko martxoaren 4an proiektatu zen. Pelikula 1947koa da.

 "Casablanca": pelikula guztiak bezala, udal zentsuratik pasatu behar izan zuen; eta baina "Inspección de Vigilancia"ren ohiko zigilua lortu ere. Ideal Zineman proiektatu zen. 

Como todas las peliculas, "Casablanca" también tuvo que pasar el cedazo de la censura municipal, para lograr el sello de "Inspección de Vigilancia" Se proyecó en el Ideal Cinema.
 "La bella y la bestia": 1950eko apirilaren 2an proiektatu zen. Pelikula 1946koa da.

"Horizontes de gloria": 1946ko uztailaren 28an proiektatu zen, "como fin de temporada" Pelikula 1938koa zen.



















"El emigrado": "Españoladak" ere, jakina, proiektatzen ziren; nahiz eta kasu honetan "Las aventuras de un vasco en América" azpitituluarekin zihoan, "con interesantes escenas en el País Vasco" argibidearekin. Manolo Morán genuen Ameriketara joan zen euskalduna. 1952ko azaroaren 30ean proiektatu zuten eta pelikula 1946koa zen.

Con mucha frecuencia se proyectaban "españoladas" como "El emigrado", aunque como se puede leer en este caso, con el subtítulo de "Las aventuras de un vasco en América" en donde se podían ver "interesantes escenas en el Pais Vasco". El vasco en América no era otro que Manolo Morán. Laa película era de 1946 y se proyectó el 30 de noviembre de 1952.
Argazkiak: Carmelo Letona Funtsa
Komentarioak: Josemari Velez de Mendizabal

8 iruzkin:

  1. Yo nací en 1968 y he tenido la suerte de conocer las dos salas abiertas. La película que más mella me dejó fue “Tiburón”, en el Gurea.
    Y también fui testigo del cambio de sala de cine a gaztetxe de esa misma sala.
    Y otra “sala” que frecuenté en mi niñez era la que en Musakola conocíamos como “el city”, en el lugar donde hoy se encuentra el Hogar del Jubilado del mismo barrio.

    ErantzunEzabatu
  2. Asiduo de ambas, la
    del Ideal eran "más fuertes" (clasific. 3-3R mayores con reparos-ó 4,"gravemente peligrosa") En el Gurea más vaqueradas, cómicas o españoladas. De chavales sábado Gurea, domingo a las 4 Gurea (una pela!!!) y a continuacion a S.Viator-comica Jaimito, Charlot, Gordo y Flaco, - Y a continuación otra peli.Sk llega a haber Covid....

    ErantzunEzabatu
  3. Musakolako Zinemari, guk, El Gallinero deitzen genion gendiek pipa pakete galantak jateko ohitura zuelako

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. eskerrik asko! Ez dut gogoratzen zine hartan inoiz egon nintzen... Baina asko entzun dut hartaz.

      Ezabatu
  4. Nik ere “Gurea” ezagutu eta disfrutatu nuen. Haurtzaroan eta gaztaroan. Biana batipat haurtzarokoa biziki dut nere oroimenean.
    Hona hemen.
    Gure etxean,iIgandetan paga ematen ziguten ,pezata bat eta zinera joaten ginen ia igandero. Sarrerak hori balio baizuen.
    Aitarekin nere elkarhizketa ugari izan nituen pezetaren erdi bat gehitzeko nere paga. Lortu nuenean Txaparroarenga (Gogoratzen duzue txarroren mahitxoa txutxeriz Beteta?) joaten nintzen eta 0,50 balio zuena piruli bat erosi, ( goxoki bat barkiloan sartuta) ala bi makila regaliza, txiklea, bata ala bestea eta ahoan sarturik “Gurea” zinemara. Honela ematen genuen igade arratsaldea.
    Atean, Aguiriano jauna sarrerak jasotzen zituena. Beti irrifarre goxo batekin gure posaren konplizitatez.
    -Ez pultxatu - esanaz, -poliki,-oraindik ez da filma hasiko, -denbora dago…etb.
    “Rin tin tin” eta antzekoak ikusten genuela gogoratzen dut .
    1943 naiz , ez dut finko baina uste dut 10 urtetik 15arte igandeko plana izan zela.
    Gerostk gaztaroan beste sesioetara ere joaten ginen. Osteguneko gauetan ere ematen ziren.
    Aulkiak gogorrak ziren, kantxakoak behintzat. Goizetan partidu pelotak egoten ziren, eta arratsaldean zinea. Bazegoan atzekaldean beste aulki dotoreagoak “Tribuna” eta eskuine aldean zinzilikaturik palko antzekoa aulkiak bi ileratan zeundela.
    Arratseldeko sesioa oso zaratatsua ziren, gure poza ozenki agertzen genuen.
    Baina nik izugarri maite nuen arratsalde haiek. Ez genuen besterik eta…

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Markoetxeberri, eskerrik asko. Iganderoko arrratsaldeko 4etako pelikuletan Santa Agedako gaixoekin esertzen ginen batera... Eta goizeko pilota partiduen ostean baziren, arratsaldeko pelikuletarako aulkiak kantxan jartzen geratzen zirenak, pezetaren baten truke... Eta igandeko arratsaldeko pelikula guztiak gustura ikusten genituen... dena deskubritzeko baikenuen... Eta horrela.
      Eskerrik asko gogoratzeagatik!!

      Ezabatu