ekaina 13, 2023

HILARIO AZKARATE ARRASATEN - HILARIO AZKARATE EN MONDRAGON


Erdiko kaletik gora arrasatear talde batek txapeldun berri bat inguratzen dute. Hilario Azkarateren ondoan, Arrasateko aurpegi ezagunak: Adolfo Arkauz, Juan  Mari Amozarrain – biak ezkerrean- eta eskuinetik Juan Mari Osinaga gaztetxoa, Moro udaltzainburua eta Jose Ramon Mendizabal alkate ordea.

1960ko ekainaren 12an, igandea, zen. Goizean Eibarko Astelena pilota lekuan buruz buruko txapelketaren finala izan zen. Hilario Azkarate elorriotarra Jose Mari Palacios “Ogueta” gasteiztarraren kontra. Eta bizkaitarrak irabazi zuen 22-19.

Baina zer egiten zuten horiek guztiek Arrasaten, txapelduna Elorriokoa bazen? Gauza da, Hilario Azkarate Arriaran anaiek entrenatu zutela finalerako eta txapeldunak bere presentziarekin eskertu nahi izan zien Arrasateko pilotazaleei. Horrezaz gain, esan behar da Azkarate, afizionatu mailan, maiz aritu zela Gurea frontoian antolatzen ziren txapelketetan, Elorrioko taldearen kide gisa. Udaletxean egin zitzaion harreraren ostean Hilario bere jaioterrirantz abiatu zen.

Merezi du aipatzea, hilabete lehenagotik ospatzen ari zen Mondragon sortu zeneko VII. Mendeurrenaren kultura egitarauari kirol kutsua eman ziola ekainaren 12ko Azkaraten Arrasateko presentziak.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Subiendo por la calle del Medio, un grupo de mondragoneses rodea a un nuevo campeón. Junto al gran Hilario Azkarate, rostros familiares de Mondragón: Adolfo Arkauz, Juan Mari Amozarrain -ambos a la izquierda- y desde la derecha un jovencito Juan Mari Osinaga, el jefe de policía municipal Moro y el teniente de alcalde Jose Ramón Mendizábal.

Era el domingo 12 de junio de 1960. Por la mañana, en el Astelena del Eibar se había jugado la final del torneo individual de pelota. Hilario Azkarate de Elorrio contra Jose Mari Palacios "Ogueta" de Vitoria-Gasteiz. Ganó el bizkaitarra 22-19.

Pero ¿Qué hacían todos en Mondragón, si el campeón era de Elorrio? El caso es que los hermanos Arriarán habían preparado a Hilario Azkarate para la final y el campeón quiso agradecer con su presencia a los aficionados mondragoneses, teniendo que salir varias veces al balcón para saludar al público en la plaza congregado. Además de eso, Azkarate no olvidaba que como pelotari aficionado  había defendido a Elorrio repetidas veces en el frontón Gurea. Tras el agasajo en el Ayuntamiento de la villa cerrajera el campeón marchó a su pueblo natal.  

Vale la pena resaltar que aquél 12 de junio la presencia de Azkarate en Mondragón dio una dimensión deportiva al programa de actos culturales que se estaba celebrando dentro de la efeméride del VII Centenario de la Villa. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina