domingo, 15 de julio de 2012

HORI EZ DA EGITEN!! // ¡¡ESO NO SE HACE!!


Badakit zer esango didazuen: hori ez dela egin behar! Bai, halaxe da, baina beste garaiak ziren -hirurogeietako hondarretan- eta inportanteena ez zen naturarekin zintzo jokatzea baizik eta kotxea edukitzea. Eta horixe bera zeukan Jose Mari “Aizkora”k: R8 bat! Huskeria!

Eta egun hartan Landara joan ginen, edo nire gogoz kontra eraman ninduen autoaren jabeak, ez nago oso ziur. Dena den, berebila garbitu behar genuela esan zidan Arrasatetik atera aurretik eta argi dago lagundu egin niola. Kuboarekin naukazue, xaboia kentzen ari. Gaur egun egundoko isuna eroriko zitzaigun miñoiek harrapatuz gero. Gau hartan Jose Mari harro harro ibiliko zen bere auto garbiarekin. Nik ez dut oroitzen zer egin nuen.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Ya sé qué me vais a decir: ¡Eso no se hace! Ya; así es, pero eran otros tiempos -finales de los sesenta- y entonces lo importante no era ser amable con la naturaleza... sino tener coche. Y Jose Mari “Aizkora” sí lo tenía: nada más y nada menos que ¡un R8! Ahí es nada.

Aquel día fuimos a Landa, o el propietario del vehículo me arrastró, no estoy muy seguro. En cualquier caso, antes de salir de Mondragón ya me avisó que había que lavar el coche y salta a la vista que le ayudé. Ahí me teneís, con el cubo, aclarando a golpe limpio. Hoy en día, si nos cogen los miñones nos habrían multado con una buena. Me imagino que aquella noche Jose Mari presumiría de coche impoluto. No me acuerdo qué es lo que hice yo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario