lunes, 9 de julio de 2012

RAYMOND POULIDOR ARRASATEN


Badakizue egun hauetan Frantziako Tourra dela ikuskizunik handienetakoa telebistan. Betidanik dut atsegin txirrindularitza eta txirrindu gorri eder bat ere izan nuen -“kanbixuekin”-  Jose Eulogio Garate futbolariaren aita Krispinek oparitua. Dena den, praktikan baino antolaketa-saltsetan gusturago ibili izan naiz.

Fagor-Mercier taldearen aurkezpena izan zen Arrasaten, eta Raymond Poulidor “Pou-pou” genuen izar dirdiratsua. Nahiz eta ez zuen inoiz Tourra irabazi –“betiko bigarrena” ere esaten zioten- Poulidor oso txirrindulari ona izan zen.

Club Ciclista Mondragoneseko idazkaria izan nintzen ni 1968-72 tartean, eta argazkia egin zeneko egun hartan aurkezpenera gonbidatu ninduten. Lehenik San Andreseko lantegia bisitatu genuen eta jarraian Musakolako Hostalean bazkari batera bildu ginen. Oraindik etxean daukadan zeramikazko pipa bat oparitu zidaten.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI


Como sabéis, estos días de julio el Tour de Francia es uno de los espectáculos que más audiencia tiene en la televisión. De siempre me ha gustado el ciclismo. Llegué a tener una bonita bici roja -¡con cambios!- que me regaló Crispin, padre del futbolista José Eulogio Gárate. De todos modos, más que practicar lo que he hecho ha sido organizar pruebas deportivas.

Cuando se celebró la presentación del equipo Fagor-Mercier en Mondragón allí estuve yo. Ahí me tenéis junto a Raymond Poulidor “Pou-pou”, la estrella de aquella formación. Aunque nunca ganó la ronda francesa –también le llamaban “el eterno segundo”- el francés ha sido uno de los grandes fenómenos sobre la bici.
  
Yo fui secretario del Club Ciclista Mondragonés en el período 1968-72 y el día de la foto fui invitado al acto de presentación. Primeramente visitamos la fábrica de San Andrés y luego nos obsequiaron con una estupenda comida en el Hostal de Musakola. A los postres nos regalaron una pipa de cerámica, que aún conservo.


Argazkiaren atzealdean: Foto Laso

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada