martes, 18 de junio de 2013

DANBORRADAKO LEHEN ERREGINA



San Juan bezperako danborrada nagusia prestatzen ari dira SUDCekoak eta aurten ere Arrasateko kaleak zenbait martxak hartuko dituzte, hiru egunetako jaiei hasiera emanez. Kale zalaparta igandeko azken orduetatik goizalderantz luzatuko delarik, danbor eta kupel jole zein denetariko laguntzaileak ahaleginduko dira euren herrikideak umore eta alaitasunaz zipriztitzen.

Historiarako geratu zen 1961eko lehen danborrada hura. Jose Markiegiren iradokizunari jaramon eginez, Jose “Kasino” Egidazu eta konpartsak kale-agerraldiari gorputz eman zioten ... eta gaur arte. Baina pentsamoldeak aldatu egin dira eta beraiekin batera ohiturak. Tradizio izan zitekeena amaitu egin zen.

Argazkian danborrada hartako aurreneko erregina agertzen zaigu: “Marko Etxebarri”ko Karmele Barandiaran. Bere eskuinean Angel Garay eta ezkerrean Jose Luis Kortabarria ditugu, antolaketa lanetan ibili zirenak.

Gure kintako kide bat ere izan genuen danborradako erregina. Baina hori, noski, urte batzuk geroaxeago etorri zen. Ba al dakizue nor izan zen?

ARGAZKIA ERTA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los miembros del SUDC se encuentran en plena preparación de la tamborrada de la víspera de San Juan. También este año se llenarán las calles de Mondragón de sones anunciadores del comienzo de las fiestas patronales. El bullicio se alargará desde últimas horas del domingo hasta muy avanzada la madrugada del lunes, poniendo de su parte los tamborreros, barrileros y demás acompañantes todo el empeño por transmitir a sus paisanos unas gotas de humor y alegría.

Quedó para la historia aquella primera tamborrada de 1961. Siguiendo los consejos de José Markiegi y bajo la organización de José “Kasino” Egidazu y comparsa, se dió cuerpo a aquella primera manifestación callejera. Que todavía sigue viva. Pero han cambiado las formas de pensar y con ellas las costumbres. Lo que podía ser tradición dejó de serlo.

En la foto aparece la primera reina de la tamborrada: Karmele Barandiarán, de “Marko Etxebarri”. A su derecha e izquierda dos de los organizadores, Angel Garay y José Luis Kortabarría respectivamente. 

Nuestra quinta también dió una reina. Pero eso sucedió, lógicamente, unos años más tarde. ¿Recordáis quién lo fué?

2 comentarios: