martes, 25 de junio de 2013

NON ZEUDEN LARANJA ERDIAK?



Hona hemen Sanjuanetako beste argazki bat. “Aspaldi samarrekoa” dugu, 1965ekoa, hain zuzen, eta San Frantziskoko kuadrillakook gaude. Gu, mutilok, zortzi-bederatzi urte lehenagotik, frantziskotarrekin geunden lerrotuta eliza-kontuetan, eta meza-mutil izateaz gain koruan ere ibili ginen, tiple modura, nahiz eta argazkia atera genuenerako gure ahotsak ilun samarrak zeuden. Serafin Abaitua genuen kantu-maisu eta organo jolea. 

Herriko jaietako hirugarren egunean atera genuen argazkia. Talde ederra osatzen genuen, neska-mutilok. Eta oraintxe konturatzen naizenez,  garbi dago bizitzak bestelako ibilbideko abentura zuela gordeta guretzat osoa genuela aurretik. Horren adierazlea da, argazkian gauden hogeita hamar baino gehiago lagunetatik -eta oso oker ez banago-  ez zela bikote iraunkor bat ere burutu. Laranja erdiak beste nonbait zebiltzan.

Ni makurtuetako bigarren lerroan nago, hirugarrena eskuinetik hasita, Armin Isastiren ondoan. Nire eskuineko sorbaldan Maria Jesus Herrartek jartzen du bere eskua. Ziur ezagutzen dituzuela gainerakoak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Una nueva foto  de Sanjuanes. Es de hace “bastante tiempo”, más concretamente de 1965. Y pertenecíamos a la cuadrilla entonces denominada de San Francisco. El porqué hay que buscarlo en nuestra adscripción en asuntos eclesiásticos a la iglesia de los franciscanos. Prácticamente desde su llegada en 1955  actuábamos de monaguillos y como miembros del coro, en calidad de tiples … aunque para 1965 la voz se había "ensombrecido" un poquito. Teníamos al Padre Serafín Abaitua como maestro de canto y organista.

Nos retratamos el tercer día de fiestas. Y no se puede negar nuestro porte – de chicos y chicas- más que interesante. Y ahora que me doy cuenta, está claro que la vida tenía dispuesta para todos una aventura de diferente recorrido. Porque, de hecho, y si no me equivoco, de la treintena larga de jóvenes que aparecemos en la foto no se formó ni una sóla pareja estable. Las medias naranjas andaban por algún otro lado.

A mí me teneís en la segunda fila de los agachados, tercero por la derecha, junto a Armin Isasti. En mi hombro derecho apoya su mano Maria Jesus Herrarte. Al resto, seguro que conocéis.

No hay comentarios:

Publicar un comentario