martes, 2 de julio de 2013

JULIO JIMENEZ TXAPELDUNA KANPANZARREN



Frantziako Tour hasi da eta milioika lagun izango gara zuzenean edo telebistaren bitartez kirol norgehiagoketa handia jarraituko dugunok. Gure artean sekulako afizioa izan da beti txirrindularitzara eta iraganean lasterketa interesgarriak antolatzen ziren Arrasaten.

Horietako bat izan zen Espainiako Mendiko Txapelketa, profesionalentzat, 1968ko uztailaren 31an, San Ignazio egunean, hain zuzen Kanpanzarko jai handia izaten den data. Antolaketa lanetan ibili nintzen eta horregatik dakit egundoko ahalegina egin zela Arrasatera espezialistarik onenak ekartzeko, besteak beste Julio Jimenez txapeldun handia, argazkian agertzen dena. Mahai azpirik 3.000 pezeta ordaindu zitzaizkion – debekatua zegoena!- eta Musakolako Hostalean lojatu genuen.
 
Jimenezek zenbait aldiz irabazi zuen Tourreko mendi saria, eta oso eskalatzaile ona genuen. Egia esan, 1968rako nahiko itzalita zegoen … eta handik urtebetera txirrindularitzari agur esan zion. Arrasaten eduki genuen beste goi txirrindulari batzuekin batera: Luis Ocaña, Txomin Perurena, Migel Mari Lasa eta Gregorio San Miguel … Urte hartan,  azken horrek irabazi zuen lasterketa, 150 kilometro guztira, Kanpanzar bost aldiz igo behar zeneko zirkuitutik.

Pedro Sologaistoa “Laso”ren argazkia Kanpanzarren dago aterata. Hori da, hori, jendetza! Berrogeita bost urte eman dira …

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Ha comenzado el Tour de Francia y seremos millones de espectadores los que en directo o a través de la televisión sigamos esta prueba deportiva. La afición al ciclismo ha sido y es muy grande entre nosotros y en el pasado en Mondragón se han organizado pruebas muy interesantes.

Una de esas fue el Campeonato de Montaña para profesionales, llevado a cabo el 31 de julio de 1968, festividad de San Ignacio, día en que se celebraba con gran animación la romería en Kanpanzar. Anduve metido en líos de organización y por eso sé que se hizo un gran esfuerzo para traer a los mejores especialistas de la época, entre ellos Julio Jiménez, que es quien aparece en la foto. Bajo manga se le pagó 3.000 pesetazas “de las de entonces”… - lo cual estaba prohibido- y lo alojamos en el Hostal Musakola.
 
Jiménez había ganado varias veces el premio de la montaña del Tour y fue uno de los mejores escaladores de la historia. Pero la verdad es que para 1968 había bajado mucho en su rendimiento y un año después dijo adiós al ciclismo. Estuvo en Mondragón, junto a otros grandes especialistas como Luis Ocaña, Txomin Perurena, Migel Mari Lasa y Gregorio San Miguel. Precisamente fue este el ganador de la prueba, de 150 kilómetros, en un circuito con cinco subidas a Kanpanzar. 

La foto está sacada por Laso, en Kanpanzar. ¡Vaya gentío! Han pasado cuarenta y cinco años…

2 comentarios: