martes, 9 de julio de 2013

1959ko SANFERMINAK // SANFERMINES 1959


Auskalo zenbat arrasatear joango diren aurtengo sanferminetara! Nafar hiriburuko jai nagusiek erakarrita asko izango dira gorputzari astinalditxo bat ematera Argako bazterretaraino hurbilduko direnak. Gero izango dira haren susperketarako komeriak! Baina indarrek dirauten bitartean jo eta su arituko dira, dantza, kanta eta gainerakoetan. Iruñeko jaien legea da.

Duela 54 urteko sanferminetara argazkiko arrasatearrek bidai berdina egin zuten. Halaxe da , bai, 1959ko uztailaren 12an – igandea-  Iruñeko giroan sartuta harrapatu baitzituen Karlos Ruiz argazkilariak Luis Etxebarria, Juanito Garay, Jose Antonio Goñi eta Luis Galdos mundrautarrak. Ezagunak, ezta? Halakoxea izango zen biharamuna!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


¡Adivina cuántos mondragoneses se desplazarán a los sanfermines de este año! Seguro que muchos que lean estas líneas ya han llegado o tendrán intención de hacerlo a la capital navarrra para disfrutar de sus fiestas locales, famosas en el mundo entero. Aunque luego cueste al cuerpo volver a la rutina diaria, mientras duren las fuerzas no cesarán los saltos, bailes, cantos … y lo que sea. Es ley de fiesta pamplonica.

No se trata de nada nuevo, como lo demuestra la foto realizada en los sanfermines de 1959 –más concretamente el domingo 12 de julio de aquel año- cuando los mondragoneses Luis Etxebarria, Juanito Garay, Jose Antonio Goñi y Luis Galdos fueron captados en Pamplona en pleno disfrute festivo por el fotógrafo Carlos Ruiz. Los reconocéis ¿verdad? ¡Vaya bixamona que llevarían al día siguiente!

No hay comentarios:

Publicar un comentario