miércoles, 31 de julio de 2013

AGUR, JOSE ANTONIO!


Nahiago genuen argazki hau jarri behar ez izatea. Baina heriotzak ez daki –ala bai?- oporrez edo jai egunez eta San Inaxio egunean eraman du Jose Antonio Zeziaga gugandik. Gaixotasun labur baten ondorioz itzali da gure lagunaren bizitza. Krudela.


Jose Antonio: hitz guztiak soberan daude. Besarkada bero bat bidaltzen dizugu eta zauden tokian zaudela, gure oroitzapenetan geratzen zara, adiskide bezala.  Zure argazki bat genuen blogean hurrengoan jartzeko. Aurreratu egin behar izan dugu agerpena, tamalez. Peñaroleko futbolistaz jantzita agerten zara, 1965ean. Lehendabizi futbol talde txapeldun haren jokalari gisa eta gero entrenatzailea izan zinen. Aurrerantzean ere partidu ederrak jokatzea opa dizugu. A! Eta segitu mendira igotzen, horkoak ederrak izango dira-eta.

 Bihoakizula ongi, lagun!


ARGAZKIA: JOSE ANTONIO ZEZIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


 Hubiéramos preferido no poner esta foto en este día. Pero la muerte no sabe de vacaciones ni de fiestas y hoy –día de San Ignacio-  se ha llevado a José Antonio Zeziaga. Tras una breve enfermedad se ha apagado la vida de nuestro compañero. Cruel.

José Antonio: todas las palabras están de sobra. Te mandamos un fuerte abrazo y estés donde estés te guardaremos en nuestro recuerdo, como gran amigo. Teníamos una foto tuya para una próxima aparición en nuestro blog. Desgraciadamente la hemos tenido que adelantar. Apareces  con la camiseta de tu equipo el Peñarol, en 1965.  Primero actuaste como futbolista y luego de entrenador de aquel equipo campeón. !Que sigas jugando bonitos encuentros!  ¡Y que escales esas montañas que tienes a tu alrededor, que seguro que son espléndidas!

¡ Que te vaya bien!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada