martes, 1 de octubre de 2013

ARANTZAZUN 1963an



Oso argazki adierazgarria: Non daude etxeko gizakume nagusiak? Emakumeak bakarrik geratu bide ziren gaztetxoen arduran. Eta ez da, noski, sendietako prakadun nagusiak gerrako frontean zeudela. Bai zera! Baina muzin egin zioten argazkilariari … eta Sindika, Goiko Benta edo Hospederian egongo ziren, kontu kontari eta gugaz libre baxoerdi bat ardo hartzen zuten bitartean.

Arantzazun gaude, bai. Mende erdi bat eman da ordudanik,  1963ko irailean baikaude, Arrasatetik erromes joanda, ohi zen bezala - gaur ere egiten da baina beste estilo batean. Sendi batzuetako kideak ageri gara. Goitiarrak, sanztarrak, gonzaleztarrak, abasolotarrak, bediatarrak eta gu arzetarrak. Autobusean igo eta modu berean jaitsi ginen Oñatiraino; Arrasate-Oñatiko joan etorria, berriz, trenez egin genuen.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE


Es una foto muy significativa: ¿Dónde están los cabeza de familia? Por lo que parece las madres quedaron al cuidado de los jovencitos. Y no es que quienes en casa llevaban más asiduamente los pantalones estuvieran peleando en el frente de guerra. ¡Ni mucho menos! Pero el fotógrafo  no los captó … porque en aquel momento nuestros padres, libres de nosotros y en plan capechano, estarían tomándose un vaso de vino en Sindika, Goiko Benta o en la Hospedería. 

Efectivamente nos encontrábamos en Aranzazu, ahora ha hecho medio siglo, ya que se trata de septiembre de 1963. Habiamos acudido en la peregrinación de los mondragoneses, como se estilaba - ahora también, pero es otra cosa- en familia. Aparecemos los Goitia, Sanz, Gonzalez, Abasolo, Bedia y nosotros los Arce. Subimos y bajamos en autobús desde Oñate y el trayecto de ida y vuelta hasta la villa chocolatera lo hicimos en tren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario