martes, 15 de octubre de 2013

LAU UDALTZAIN // CUATRO AGUACILES



Lehengo astean hil zen Arrasaten Federiko Palencia. Horrela, boteprontoan esanda, baliteke bateon bat ez ohartzea hildakoaz. Horregatik, 1952ko argazki hau berresuratu nahi izan dut, 90 urterekin zendu den pertsonajea gogora dezagun.

Palencia udaltzaina izan zen, argazkian eskuman dagoena, eta aguazil bezala 1950-84 bitartean aritu zen. Argazkian garaiko gainerako hiru  udaltzainekin ageri da, ezkerretik hasita: Joxe Manuel Arriola “Dongi”, 1939-81 tartean ihardun zuena; Bonifazio Zubialdea “Torres”, 1937-54 bitartean lan egin zuena eta Eugenio Barrutiabengoa “Arbe”, 1942-78 urteen bitartean. “Torres”ek 1922-36 aldian gau-zaintzaile izan zen.
 
Lauetatik urterik gehien eman zuena, beraz, Joxe Manuel da; eta bera ere daukagu bizi den bakarra. Ziurrenik, Debako  “Goikoetxe” baserrian jaiotakoa belaunalditan Arrasaten eduki dugun udaltzainik ezagunena izango da.



Bihoakio gu guztion agurra, bere bertso-idazlanak “Mondragoiko Kalezaiña” izengoitiarekin sinatzen zuen Joxe Manuel Arriola adiskideari.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



La semana pasada falleció en Mondragón Federico Palencia. Dicho así, a botepronto, puede que a más de uno le coja despistado y no sepa de quién estamos hablando. Por eso he traído esta foto de 1952. Espero que sirva para recordar a quien nos ha dejado, con 90 años.

Palencia, primero por la derecha,  fue guardia municipal – alguacil, que nosotros pronunciábamos “aguacil”- en el período 1950-84. En la foto aparece junto al resto del cuerpo de guardias de su época: Joxe Manuel Arriola “Dongui”, que lo fue entre 1939 y 1981; Bonifacio Zubialdea “Torres”, entre 1937 y 1954; y Eugenio Barrutiabengoa “Arbe”, que trabajó como tal en el tramo 1942-78. “Torres” también fue sereno entre 1922 y 1936.
 
El que más años sirvió como empleado municipal encargado del órden público fue Joxe Manuel. Y él también es el único que vive. Seguramente, este personaje nacido en el caserío “Goikoetxe” de Deba es el alguacil que más huella ha dejado en Mondragón durante generaciones. 

Vaya desde aquí nuestro saludo para “Mondragoiko Kalezaiña”, que era como acostumbraba a firmar Joxe Manuel Arriola sus escritos bersolarísticos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada