martes, 29 de octubre de 2013

TXAPELDUN ORDEAK / SUBCAMPEONES



Biatoristen hirurogeita hamabosgarren betetzen ari garela, nire albumera jo dut eta ondoko argazkia aurkitu dut. Ikastetxeko “kanpan” gaude, kirol txapelketaren baten garaikurren banaketaren ostean.  Bat ere oroitzen ez dudan arren, badirudi garbi dagoela zutik gaudenok ez ginela irabazleak izan, guri banderin ziztrin bana eman baitziguten, makurtuta daudenek –harro harro- kopa bana erakusten duten bitartean. 1961-62 ikasturtea zela uste dut.

Ezkerretik hasita bigarrena naukazue, Javi Ansoategi eta Javi Azkarateren erdian. Hiruak Resusta kalekoak eta betidanik lagunak izan gara. Oso oker ez banago, sei kenduta, gainerakoek Arrasaten bizitzen segitzen dugu. Sei horiek, Alberto Ugalde – zutik laugarrena ezkerretik; Juan Luis Ezkurra, zutik bosgarrena  eskuinetik; Javier Mazmela – zutik laugarrena eskuinetik; Pedro Pagoaga – horren ondoan hirugarrena eskuinetik; Josetxo Bedia – zutik bigarrena eskuinetik; eta Ziriako Sandoval – makurtuta hirugarrena eskuinetik.

Gainerako guztiak kaletik egunero ikusten dituzuelako … asmatu zuek zeintzuk diren!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Al cumplirse los setenta y cinco años de la venida de los viatoristas a Mondragón, he acudido a mi album de fotos y he recuperado la que hoy traigo. Estamos en la “campa” del Colegio, tras el reparto de trofeos de algún campeonato deportivo. No me acuerdo de qué se trataba pero está claro que no ganamos, ya que no nos dieron más que un triste banderín mientras los agachados aparecen todo orgullosos con una copa en la mano. Creo que era el curso 1961-62.

Soy el segundo por la izquierda, entre dos Javis, Ansoategi y Azkarate. Los tres  nacidos en la calle Resusta y amigos de siempre. Si no me equivoco mucho, exceptuando a seis, el resto seguimos viviendo en Mondragón. Y esos seis son: Alberto Ugalde – el cuarto por la izquierda de pie;  Juan Luis Ezkurra, el quinto por la derecha, de pie; Javier Mazmela – de pie, cuarto por la derecha; Pedro Pagoaga –a su lado, tercero por la derecha; Josetxo Bedia, segundo por la derecha, también de pie; y Ciriaco Sandoval -  agachado, tercero por la derecha.

Al resto los podéis ver casi todos los días por la calle. Por lo tanto, tenéis fácil identificarlos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario