martes, 27 de mayo de 2014

POXPOLIN TXIKIA ANTZEZLE HANDIA



Amama Kandida Iriarteren etxean atera zidan argazki hau bere seme eta nire osaba zen Pedro Sologaistoa “Laso”k, 1952an. Magdalena kaleko “Txelin” ile moztailearen etxeko bigarren solairuan bizi zen eta sarritan joaten nintzaion bisitan.

Poxpolin janzkera horrek markatu egin nau haurtzarotik eta oraindik ere gustura ari naiz dantzatzen eta dantzak irakasten. Nire ofizioa ez baina afizio izugarria izan dut eta ez daukat salgai. Bete egin nau, zeharo.

Gaurkoan, ordea, adierazi nahi dizuet dantzarako joera horrek antzerki mundura eraman ninduela duela hamar bat urte, beste lagunekin batera DOKE ANTZERKI TALDEA sortu genuenean. Ordudanik hamaika bat emanaldi eskaini ditugu hor eta hemen, Euskal Herriko antzeztokietan. 

Ikusi nahi banauzue (gaituzue) zatozte datorren zapatuan, hilak 31, Aramaioko Kultura Etxera, eta “Galderak” gure obra berriarekin gozatu ahal izango duzue. Estreinaldi mundiala! Benetan diotsuet: nik ez nuke galduko.

A! Obra honetan, modu berezian, gure kinto batzuek euren papertxoa daukate. Zatozte ikustera! 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERCADER


Esta fotografía me la hicieron en 1952, en casa de mi abuela Cándida Iriarte y su autor fue el hijo de ésta y tío mío Pedro Sologaistoa “Laso” Vivía aquélla en el piso segundo de la casa de la peluquería de Chelís, en la calle Magdalena y la visitaba con frecuencia.

El vestido de poxpolina me ha gustado siempre y aún hoy en día disfruto enormemente bailando y enseñando a bailar. No ha sido mi oficio pero como afición no la cambio por ninguna otra. Me ha llenado física y espriritualmente.

Pero hoy no os voy a hablar de bailes sino que quiero recordaros que también hago arte dramático desde hace ahora diez años y soy promotora con otros compañeros del grupo de teatro DOKE. Hemos actuado con nuestras obras en cantidad de escenarios de Euskal Herria. 

Si me (nos) queréis ver en próxima actuación, podéis acudir el próximo sábado, día 31 de mayo, a la Casa de Cultura de Aramaio, en la que ofreceremos en riguroso estreno mundial  la obra “Galderak”. Os digo en serio: yo no me la perdería.

Tengo que subrayar que en esta nueva obra, de modo muy especial, participan varias compañeras de nuestra quintada.¡Están geniales!

1 comentario:

  1. Mariasun Pagoagak dio:
    "MUNDIALA, TXITXITATIK AKTORESAREN SENA DAKAR. OSO POLITTA"

    ResponderEliminar