martes, 6 de mayo de 2014

FUTBOLEAN 1956an



Lehengoan gure kintako lagun batek galdetu zidan inoiz futbol zale izan ote naizen. Eta erantzun behar izan nion futbolak ez nauela larregi tiratzen. Hala ere, gehitu nion, futbolarekin izan ditudan zenbait anekdota erregistratuta dauzkat argazki formatoan.

Eta gaurkoa horietako bat da. Egia da ez dela oso orijinala, baina hortxe dago, lekuko gisa. Badauzkat benetan normatik kanpo ateratzen direnak ere eta agian beste behin aterako naiz leiho honetara futbola aitzakia hartuta.  

Gaurko honetan, nire anaia Jonekin agertzen naiz, lehen lerroan. 1956ko martxoaren 26an atera zigun argazkilariak Iturripe zaharrean, Juventud Deportiva Mondragón-eko talde ospetsuarekin. Ia futbolari denak gogoratzen ditut. Zutik, ezkerretik: Moreno, Aranburu, Bergaretxe, “Bomba”, XX (Pako Agirre), “Kurri”, “Guti” eta Sebastián (ordezko atezaina) Makurtuta: “Ziriles”, “Tololo”, Arregi eta Aranbarri. Eskuineko mutikoa Jose Ramón Arrieta da.
 
Ez dakit zer egin zuen egun hartan JDM-k baina nire baitan une hura - Jon anaia Eugenio Arregirekin eta ni Juan Egidazu “Kurri”rekin- betiko geratu zitzaidan grabatuta. Argazkiak biziki lagundu du horretarako


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



El día pasado un compañero de nuestra quinta me preguntó si alguna vez había sido yo aficionado al fútbol. Le contesté que no es que me tire mucho ese deporte pero que tengo anécdotas soportadas en fotografía que al recordarlas me suelen propiciar muy buenos momentos.

Y la de hoy es una de esas fotos.  No es que sea muy original pero quede ahí, como testimonio de mi pequeña relación con el fútbol. Tengo que añadir que guardo algunas otras  verdaderamente únicas relacionanadas con el deporte del balompié. Y quizás algún día me atreva a sacarlas a esta ventana.

La foto de hoy fue realizada el 26 de marzo de 1956, en el viejo campo de futbol de Iturripe. Aparece el glorioso equipo de Juventud Deportiva Mondragón, de cuyos componentes recuerdo los nombres, casi en su totalidad. De pie, de izquierda a derecha: Moreno, Aranburu, Bergaretxe, “Bomba”, XX (Pako Agirre), “Kurri”, “Guti” y Sebastián (portero suplente) Agachados: “Ziriles”, “Tololo”, Arregi y Aranbarri. El chaval de la derecha es Jose Ramón Arrieta.

No recuerdo cómo terminó el partido pero aquel momento en que posamos mi hermano Yon  – junto a Eugenio Arregi-  y yo con Juan Egidazu “Kurri” se me quedó grabado para siempre. Para lo que, claro, ayuda mucho la foto.

1 comentario:

  1. Jose Ignazio Zaitegik argitzen digu:
    "Falta zaizun izena PAKO AGIRRE da, atxabaltarra"

    Jose Ignazio Zaitegi nos aclara:
    "El nombre que te falta es el de PACO AGIRRE, atxabaltarra"
    ==============
    Eskerrik asko.

    ResponderEliminar