martes, 29 de abril de 2014

CORPUS CHRISTI, 1952



Lehen jaun hartzeetako datak laster datoz, maiatzari dagozkionak, behintzat. Gurean urrian ere izaten dira - edo izaten ziren-  Kristo Errege jaiaren kariaz, baina maiatzekoak loratsuagoak izan ohi zirelakoan nago. Eta maiatzeko jaun hartzeen ondoren Corpus Christi eguneko prozesio handia zetorren eta “aingeruen ogia” aurreneko aldiz dastatu zutenek paper garrantzitsua izaten zuten ibilaldian.

Argazkian, 1952 ingurukoa,  alboetako biek jaun hartzea egin berria zuten eta, beraz, berezko eskubidez desfilatu zuten Corpus Christin. Erdikoa, gaztetxoagoa, gonbidatu gisa aritu zen, marinelaz jantzita eta urteren bat edo beste geratzen zitzaion aldarera arima zuri-zurirekin iritsi arte. Hiruak Ferrerias kalekoak ziren. Ezagutzen al dituzu? Ohartxoa: ez dira gure kintakoak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY

Están próximas las fechas de las primeras comuniones, por lo menos las correspondientes al mes de mayo. En Mondragón también se celebran – o celebraban- por octubre, en la festividad de  Cristo Rey. Pero estoy en que las de mayo eran mucho más lucidas. Además, tras los domingos de comuniones de mayo venía la emocionante procesión de Corpus Christi y ahí tenían un papel estelar quienes habían recibido por primera vez el “pan de los ángeles”

De entre los protagonistas de la foto, de 1952 aproximadamente, quienes están a los lados habían celebrado recientemente su primera comunión y desfilaron el día de Corpus Christi.  El del medio, más jovencito,  fue invitado a participar en la procesión, vestido de marinero, y  le quedaba algun añito más hasta llegar al altar con su alma impecable. Los tres eran de la calle Ferrerías. ¿Los reconoces? Nota: no son de nuestra quinta

4 comentarios:

  1. Mari Carmen Altunak dio

    " de izquierda a derecha:
    JON SAGASTA, LUIS SAGASTA (hermano) y ENRIQUE FORONDA.
    AGUR.

    ResponderEliminar
  2. Geure aitte Ferreriasekue da, eta harek be horreik bota dittu: Sagasta anaiek eta eskumakue Foronda.

    ResponderEliminar