martes, 15 de abril de 2014

1950eko OSTEGUN SANTUA // JUEVES SANTO DE 1950




Jose Mari Mondragonek pasatu dit argazki hau. Polita, ezta? Jose Marik berak dioen moduan, hura zen Aste Santua, Sevillan baino jendetsuagoa. Eta zalantzak hartzen du, ez baitago oso ziur ez ote zen aingeruengatik izango …

Bai, gure belaunaldikoek garbi ezagutu dugu tokia Portaloia dela, esker aldean Monte tabernakoarekin eta hondoan Garibay eta Biteri etorbideetako etxeak ageri dira. Urte hartako – 1950 inguruan- Ostegun Santuko hiru aingerutxoak, ezkerretik eskubira, Jose Ignazio Goikoetxea, Pedro Otaduy eta, jakina, Jose Mari Mondragon bera dira. Adi-adi jarraitzen diena Pako Velez de Mendizabal dugu. Nekeetako Ama Birjina daramate anderoek eta beraien artean, ezkerrekoa atze aldean, Segundo Arzamendi dugu. 
 
San Viatorreko fraide batzuek segitzen dute eta Ama Birjinaren soinekoaren atzean On Jose Luis Iñarra erretorea ikus dezakegu. Atzerago musika banda dator, oso oker ez banago aurrean Jose Manuel Arriola kale-zain ahaztu ezinarekin.

O tempora, O mores!



ARGAZKIA: JOSE MARI MONDRAGON

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Esta foto me ha pasado Jose Mari Mondragón, gran aficionado a la historia local. Es bonita, ¿verdad? Como dice nuestro amigo, ¡aquéllas eran procesiones, que no tenían que envidiar a las de Sevilla! … La duda le asalta cuando no sabe contestar sobre el motivo de tanto espectador, en el seguramente reconocido – por las personas de mi edad- Portalón, con el bar Monte a la izquierda y las casas de Avenida Garibay y Avenida Viteri al fondo.

Apunta a que puede ser debido a los angelitos, que aquel Jueves Santo de – alrededor de 1950- fueron de izquierda a derecha, José Ignacio Goikoetxea, Pedro Otaduy y – ¡qué casualidad!- el mismo José Mari Mondragón. Quien no les quita el ojo de encima es Paco Vélez de Mendizabal, y entre los anderos que llevan a la Virgen de los Dolores, vemos a la izquierda detrás a Segundo Arzamendi.
 
Siguen a la imagen de la Virgen un cortejo de frailes de San Viator y justo detrás del manto de la imagen aparece levemente el párroco José Luis Iñarra. Más atrás viene la banda de música, precedida – si no me equivoco mucho- por José Manuel Arriola, el inolvidable alguacil. 

O tempora, O mores!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada