martes, 1 de abril de 2014

POLMETASA ZAHARRARI, AGUR


Iragan mendeko berrogeita hamarretako hamarkadaren lehen erdialdea zen argazki hauek atera zituztenean. San Andres auzoko etxe-maremagnunari ekin aurreko garaia zen, Polmetasa irekitzear zegoela. Bai, horixe da,   eraikin zuria. Egun hondar triste batzuk besterik ez bada ere, orube horretan lantegi moderno bat jaso zuten … mugimendu kooperatibista abian ipini aurretik, hau da – ia ia historia aurrean, askorentzat. 

Polmetasan ekin nion nik nire ibilbide profesionalari … baina urte batzuk geroago, 1973ko urtarrilaren 15ean hain zuzen. Gaur hasten bide dira lurreratzen, arrasatear askoren ametsak elikatu zituen enpresaren antzinako pabilioi haiek.



 ARGAZKIAK
ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Las fotos nos llevan hasta la primera mitad de la década de los años cincuenta del pasado siglo. Están obtenidas un par de años antes de dar comienzo la marabunta de construcción de viviendas en el barrio San Andrés, a punto de inaugurarse Polmetasa, que es, efectivamente, esa construcción blanca que aparece en las fotos. Lo que hoy es una impresentable ruina fabril, fue en su día una empresa moderna y avanzada tecnológicamente … anterior al comienzo del movimiento cooperativista, es decir estoy hablando, para algunos, casi-casi de la prehistoria.

En Polmetasa comencé mi periplo profesional … unos años más tarde, eso sí, concretamente el 15 de enero de 1973. Por lo visto, parece que hoy comienzan a derribar los antiguos pabellones de la empresa que dio trabajo a muchos mondragoneses.


Gaurkoan argazki gehiago datoz, hain zuzen ere atzo arratsaldean hartutakoak.








2 comentarios:

  1. Beti pentsatu dot Polmetasako fabrikan san Andres auzoko bizilagunentzat azpiegiturak eraiki zitezkeela: piszina klimatizatu bat, padel pista estaliak,... Bartzelonako Raval auzoan kokatzen den Can Ricart oihal fabrikaren adibidea datorkit burura.
    Polmetasaka arkitektura aldetik eraikin zoragarria "zela" uste dot eta gogoko nituen gangetan irekitzen ziren baoak.
    Nire aitonek fabrikaren eraikitze prozesuan hartu zuten parte. Batak, san Andres auzoko beste baserritar batzukin batera, idiei esker, lantegiko zorua izango zen lur zaila lautu eta leundu zuen. Besteak berriz bere kamioan lantegia eraikitzeko materiala garraiatu zuen eta inguruan dauden zuhaitzak batzuk ekarri zituen.
    Gure gizarteak asko ikasi behar du oraindik. Besteak beste gure aiton-amonek utzitako lantegi eder horiek zaintzen eta berrerabiltzen, lurzoruekin espekulatu gabe.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko ekarpenarekin. Gizon emakume haiek, gu baino eskola txikiagokoak izan arren, maixu-maistra genituen. Ikasteko garaian gaude, oraindik ere.

      Eliminar