viernes, 25 de abril de 2014

FANI GARAY: EHUN URTE // CIEN AÑOS. ZORIONAK!!!



Nire amak ehun urte bete ditu gaur hilaren 25ean eta argazki-bildumara jo dut. Hementxe daukazue aukeratu dudana, duela laurogei urte ateratakoa, Urbian. Fani Garay eskuineko emakumea da, bere hogei urte bete berriekin. Eta egun hartan arrasatear lagun batzuekin joan zen.

Zeintzuk dira argazkikoak? Nire amaren oroimen ederrak argitu dit zalantza. Begira: zutik, ezkerretik: Trini Ruiz de Alegria, Paulo “Belarru” eta Aurea Aranburu. Bigarren lerroan: Begoña Aranburu eta Angel Etxebarria. Eta leheneko bi emakumeak: Maritxu Ruiz de Alegria eta nire ama; beste hiru mutilak, bi eibartar eta erdikoa donostiarra ziren.   

Fani oso mendizalea izan da eta biziki disfrutatu du irteeretan. Zorionak, ama, eta gorde oroimen luze hori! 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI 

Hoy 25 de abril mi madre ha cumplido cien años. Y he acudido al album de fotos familiar en busca de algún recuerdo significativo. He apartado esta foto que nos muestra a un grupo de mondragoneses en Urbia, justo ahora ochenta años. Fani Garay es la chica que aparece a la derecha en primera fila.  

 ¿Quiénes son los de la foto? He acudido a la memoria de mi madre que me ha sacado de dudas: de pie, comenzando por la izquierda: Trini Ruiz de Alegria, Paulo “Belarru” eta Aurea Aranburu; en el medio: Begoña Aranburu eta Angel Etxebarria. Y las dos chicas de la primera fila son Maritxu Ruiz de Alegria y mi madre, la de la derecha. Los otros tres chicos eran, dos eibarreses y el del medio donostiarra.  

Fani ha sido muy amante de la montaña y ha disfrutado mucho en las salidas. ¡Felicidades, ama, y conserva esa memoria privilegiada!

================..===============
 ZORIONAK, FANI, GU GUZTION PARTETIK!!
¡FELICIDADES, FANI, DE PARTE DE TODOS NOSOTROS!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada