martxoa 24, 2015

MUSAKOLA 1951



Ezagutu al duzu Musakola? Apur bat desberdin, ezta? Hondoan, eskuin aldera, San Isidro eliza, hura ere - nola ez!- Unión Cerrrajerari esker 1945ean jasoa. Argazkia 1951ekoa da, otsailaren 17an aterata. San Isidrori eskainitako eliza Zigarrola Azpikoa zeritzan baserria zegoen lurretan eraiki zen.

Baserria halaber errota zen, Deba ibaiko presa baten laguntzarekin mugitzen zena, eta 1901ean bertan Frantzisko Erguin Larrea bizi zen. Baserria Villafrankako Kontearena genuen eta urte hartan konteak baserria lurreratzea erabaki zuen, bere tokian La Cerrajera Guipuzcoana lantegia jasotzeko. Erguin baserritarra konpentsazio gisa lantegi berrian hasi zen lanean, atezain moduan.
La Cerrajera Guipuzcoana eta Vergarajauregi, Resusta y Cia enpresek 1906an bat egitean, jatorrian baserria zegoen eraikinean lantegi berriaren ikaztegia jarri zen. Eta 1945ean eliza. Orduan, Frantzisko Erguin San Isidroko sakristau izendatu zuten.

Eskuineko eraikinean, 1951ean, Unión Cerrajeraren haroztegi eta serratokia zegoen, zurezko kutxak eta bilgarriak prestatzeko lan asko egin zuen tailerra.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 


¿Has reconocido Musakola? Ha cambiado un poquito,¿verdad? Al fondo a la derecha se puede apreciar la Iglesia de San Isidro, erigida en 1945, como no podía ser de otra manera, por Unión Cerrajera. La foto es del 17 de febrero de 1951. La iglesia fue construida en los terrenos en los que había estado el caserío Zigarrola Azpikoa.

Este caserío había funcionado también como molino, gracias a una presa situada en la parte del río Deba y hasta 1901 vivía en él Francisco Ergüin Larrea. El propietario - Conde de Villafranca- decidió demoler el caserío y construir en aquellos terrenos la nueva fábrica La Cerrajera Guipuzcoana. A Ergüin, a modo de compensación, se le colocó en la nueva empresa, de portero. Cuando la Cerrajera Guipuzcoana y Vergarajauregi, Resusta y Cia se fusionan en 1906 para formar Unión Cerrajera, el edificio industrial situado en el antiguo solar del caserío fue destinado a almacén de carbón vegetal. Y en 1945 se derribó para constriur la iglesia. Entonces Francisco Ergüin fue nombrado sacristan de San Isidro.

En los edificios que se ven a la derecha en primer plano, en 1951 se encontraba la carpintería y aserradero de Unión Cerrajera, taller que trabajó mucho para preparar las cajas y embalajes de madera de esta empresa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina