martes, 31 de marzo de 2015

OINAZETAKO AMA BIRJINA / PASO DE LA VIRGEN DOLOROSA. 1953





Argazkia adierazgarria da, ezta? 1953koa izan daiteke. Gauza asko aldatu dira ordudanik eta historiak dituen istorio diferenteek osatzen dute edozein herriren bizitza. Arrasaten ere istorioak ez dira lehengo lepotik ikusten. Eskerrak horri, bestela aspertu egingo ginateke. Ez al duzu uste?

Argazki honetan gauza asko ikusten dira. Giza taldeak, eraikinak, kaleak, jantziak, publizitatea… Baina batez ere gizon emakumeak ditugu zeharo aldatu direnak. Gehienak desagertu egin zaizkigu. Bizitzaren legea.

Prozesioa Garibay eta Biteri etorbideen artean dago, egunkarietako saltokiaren parean. Domingo Arzamendi alkate ohia agertzen zaigu lehen lerroan, Arrosarioko Kofradiaren makuluarekin, Oinazetako Ama Birjinaren pasoren arduraduna zena. Tipleen aurretik Don Frantzisko (Arrizabalaga) organo jole eta abesbatzetako zuzendaria. Eta tipleak? Tumatxa! Jose Luis Ezkurraren laguntzarekin identifikatu ditut gehienak:

1. lerroan: Eskumatik- ezkerrera: Arturo Goikoetxea, ezezaguna, Joakin Ziardegi, José Ramón Fernandez eta José Mari Madinabeitia. 2. lerroan: José Luis Ezkurra, José Luis Torres, Roberto Egidazu, Jose Luis Loiti eta Germán Berezibar.3. lerroan: ezezaguna, José Ignacio Goikoetxea, Jesús Mari Arzamendi, Javier Kintana, Joakin Etxebarria, ezezaguna.

Parrokiako abesbatza dator segituan. Ahots ederrak, bai jauna! Eta hor izen mordoa eman daiteke. Julito Iriondo, Alfontso Gorroñogoitia, Barrutia, Fertxu Aranburu, Felix Arriaran, Patxi Nafarrete, Pablo eta Pedro Zumelaga, Juan Bautista Usandizaga, Juantxu Aranburu, Jose Mari Kortabarria, Arroitia, Jose Mari Mendizabal, David Arzamendi, Luis Maidagan, Jose Antonio Gonzalez, Castor Uribe, Zabaleta, Rafael Trincado, Juan Arzamendi, Oskar Azkonaga, Javier Aranzabal, Alfontso Arzamendi eta abar. Kuadrilla ederra, arranopola! Zelako ahotsak! Horiek guztiek urte hartan herrian eman zuten Aste Santua.

Eskuin aldean, argizari banarekin identifikatu ditugu: Antonio Balerdi, Vicente Velez de Mendizabal, Jose Lasa, Gaspar Ezkurra, Beitia eta Joxe Azkoaga. Horiek ere, Arrosario Kofradiakoak.

Oinazetako Ama Birjina inguratzen ari diren guardia zibilak ez ditugu identifikatu (badazpada ere, mozaleko legea dela eta)). Bi andero, berriz, bai: eskuinekoa aurrealdean Benito Etxebarria. Eta atzealdean ezkerrean, Segundo Arzamendi. Kleroan doazenak, Jose Luis Iñarra parrokoa eta alboetan Justo Jauregi-Arraburu, Pablo Barrena, Jose Berezibar, eta San Biatorreko fraide batzuk. Horien ostean Julio Otaduy Riviere alkatea eta udal kargu batzuk, besteak beste Felix Landa.

Horiei guztiei eta Lau Bideko izkinetan dauden gizon, emakume eta haur anonimoei propaganda ofizialak abisatzen die: Obrero: Un muro protector contra la miseria; eso es el Seguro de Enfermedad. Instituto Nacional de Previsión.

Horrek guztiak (eta gehiagok) Arrasateko historia osatzen du.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


¡Qué foto más significativa! Calculo que es de 1953. Han cambiado muchas cosas desde entonces y las diversas circunstancias que conforman la historia son la base de la vida de cualquier pueblo. En Mondragón las cosas han ido evolucionando. Menos mal a eso, ya que si no sería insoportable ¿no te parece? En este retrato se observan muchas cosas. Grupos humanos, edificios, calles, vestidos, publicidad… Pero sobre todo hombres y mujeres. Que son los que más han cambiado. Principalmente, porque la mayoría ha desaparecido. Ley de vida, sin más.

La procesión se encuentra en el cruce de Garibay con Biteri, la cabecera a la altura del puesto de periódicos actual. En primer lugar nos aparece Domingo Arzamendi, con el bastón de la Cofradía del Santísimo Rosario, la responsable del paso de la Virgen Dolorosa. Precediendo a los tiples viene Don Francisco (Arrizabalaga) organista y director de los coros de la parroquia. ¿Y los tiples?

Con la ayuda de Jose Luis Ezkurra han quedado identificados la mayoría:

1. fila: De derecha a izquierda: Arturo Goikoetxea, desconocido, Joakin Ziardegi, José Ramón Fernandez y José Mari Madinabeitia. 2. fila: José Luis Ezkurra, José Luis Torres, Roberto Egidazu, Jose Luis Loiti eta Germán Berezibar.3. fila: desconocido, José Ignacio Goikoetxea, Jesús Mari Arzamendi, Javier Kintana, Joakin Etxebarria, desconocido.

Luego viene el coro parroquial de mayores. Magníficas voces. Y hemos dado con muchos de ellos: Julito Iriondo, Alfontso Gorroñogoitia, Barrutia, Fertxu Aranburu, Felix Arriaran, Patxi Nafarrete, Pablo y Pedro Zumelaga, Juan Bautista Usandizaga, Juantxu Aranburu, Jose Mari Kortabarria, Arroitia, Jose Mari Mendizabal, David Arzamendi, Luis Maidagan, Jose Antonio Gonzalez, Castor Uribe, Zabaleta, Rafael Trincado, Juan Arzamendi, Oskar Azkonaga, Javier Aranzabal, Alfontso Arzamendi eta abar. ¡Vaya cuadrilla! ¡Vaya voces! Todos ellos se quedaron aquel año en Mondragón, disfrutando de la Semana Santa.

A mano derecha, con a cada velón, vemos a Antonio Balerdi, Vicente Velez de Mendizabal, Jose Lasa, Gaspar Ezkurra, Beitia y Joxe Azkoaga. Ellos también miembros de la Cofradía del Rosario.

No hemos querido (por si nos metemos en un follón con lo de la ley mordaza) identificar a los guardias civiles que rodean a la Virgen Dolorosa. Pero sí a dos anderos: derecha de la foto, medio tapado por el mástil del pendón, Benito Etxebarria. Y detrás izquierda, Segundo Arzamendi. En el clero vienen el párroco Jose Luis Iñarra y a sus costados Justo Jauregi-Arraburu, Pablo Barrena, Jose Berezibar y frailes de San Viator. Tras ellos camina el alcalde Julio Otaduy Riviere y otros cargos municipales, distinguiendo a Félix Landa.

A todos ellos y a los hombres, mujeres y niños anónimos a ambos lados del cruce de Lau Bide les avisa la propaganda oficial escrita en la pared de las Escuelas Viteri: Obrero: Un muro protector contra la miseria; eso es el Seguro de Enfermedad. Instituto Nacional de Previsión.

Todo eso (y más) conforma la historia de Mondragón.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada