martes, 10 de marzo de 2015

PAKO AZPIAZURI OMENALDIA


Nire aita oso futbolari ona izan zen. Juventud Deportiva Mondragoneko kidea izan genuen urtetan. Nik ez dut gogoratzen aita futbolean, baina esaten dutenez baloia oinetan zuenean trebezia handia erakusten zuen. 

Ni jaio nintzen urtean erretiratu zen futboletik eta Arrasateko lagunek omenaldi txiki bat eskaini nahi izan zioten 1949ko San Juanetako jaietan Unión Cerrajeraren Zadispe izeneko futbol zelaian. Eta ordukoa da argazki hau. Raimundo Velez de Mendizabal izan zen festa haren antolatzaile nagusia eta bera ari zaio pergamino antzerako idazkia aitari ematen. 

Aitarekin aagertzen den beste futbolaria (txantxetakoa, bistan da) Francisco de la Cruz – Paco “Medallas”-  dugu; eta kamiseta hutsean agertzen dena Jesus Vitoria da, futbolari ona izandakoa, Mondran  eta Alavesen. Itxura guztien arabera, egun hartan futbolariek ezin izan zuten euren jokorik onena erakutsi, futbol zelaiak patata lur sail bat ematen baitzuen. 

Aita handik gutxira hil zen, 1951ean, Gorbeian pairatutako mendi istripu baten ondorioz.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

Mi padre fue un magnífico futbolista. Jugó en Juventud Deportiva Mondragón. Yo no le recuerdo corriendo por ningún campo de fútbol pero por lo que he podido oir en casa y a quienes le conocieron, con el balón en los pies hacía auténticas diabluras. 

Cuando se retiró del fútbol, los amigos de Mondragón le dedicaron un pequeño homenaje, coincidiendo con las fiestas de San Juan de 1949, en un partido que se disputó en Zaldispe, campo de futbol propiedad de Unión Cerrajera. Se encargó de la organización Raimundo Vélez de Mendizabal, quien aparece en la foto entregando a mi padre una especie de pergamino recordatorio del acto. 

Vestido también de corto tenemos a Francisco de la Cruz “Paco Medallas” y junto a ellos está Jesús Vitoria, que fue futbolista en el Mondra y en el Alaves. Por lo que podemos apreciar en la foto, aqué día fue imposible demostrar las habilidades futbolísticas de los actuantes. ¡Vaya patatal!
 
Mi padre falleció de allí al poco tiempo, en 1951, como consecuencia de un accidente de montaña en el Gorbea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada